Politika
'La Manada'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Foru Gobernuak helegitea aurkeztuko du epaiaren aurka, eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, I-E eta PSN horrekin ados daude.
Argazkia: EFE
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, I-E eta PSN alderdiak ados daude Nafarroako Gobernuarekin “La Manada” kasuko epaiari helegitea jartzerako orduan. UPNri erabakia “arrazoizkoa” iruditzen zaio, eta PPNk, aldiz, ez du hura baloratu izan nahi.
Alderdi politikoek adostasuna erakutsi dute gaur parlamentuaren bilera hasi baino lehen. Koldo Martinez Geroa Baiko kideak gobernuari eskatu dio arau bide guztiak erabiltzea helegitea jartzeko.
Epaileen erabakia ikustean, Martinezek hau galdetu egin du: “Zer egin behar du emakume batek harreman sexualak ez izateko?”. Era berean, erakunde judiziala kolokan jarri du, izan ere, “horrelako akatsak egiten badituzte, nola eskatu ahal diegu emakumeei salaketak jartzea abusuak pairatzen dituztenean?”. Horregatik, emakumeen ahotsa gutxietsita ez egoteko, lanean jarraitu behar dela aldarrikatu du.
Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentaria haserre eta suminduta sentitu da epaia jakitean, emakumeen eskubideei eta mugimendu feministari egindako bidegabekeria delako. Gainera, Ruizek adierazi du epaiak abusu kontzeptua txikiagotzen duela, eta, era horretan, justizia sistemaren oinarria indarkeria patriarka dela erakusten dela.
Tere Saez Podemos-Ahal Duguko parlamentaria ere haserre dago. Bere ustez, epaian erabilitako argudioek erakusten dute emakumeek eskubiderik ez dutela eta justiziak ez dituela ongi babestuko, ezta defendituko ere. Horregatik, egoerak zuzenketa bat behar duela aitortu du.
E-I alderdiaren iritzia Marisa Simonek jakinarazi du. Nafarroako Gobernuaren erabakiarekin pozik dago, eta espero du helegiteak “arrakasta” izatea biktimarekin bidegabekeria egon delako. Bestalde, salatu egin du gizartea patriarkala dela, ondorioz ideia horien justizia erakundeetan aplikatzen direla.
UPN alderdiaren partez, Javier Esparzak elkartasuna adierazi dio biktimari, eta “arrazoizkoa” ikusten du Gobernuaren erabakia helegitea jartzeko.
Maria Chivite sozialistak bai Fiskal Ministerioari bai Nafarroako Gobernuari eskatuko die errekurtsoa aurkezteko.
Alderdi Popularretik, Ana Beltranek ez du epaileen erabakiaren inguruko adierazpenik egin nahi izan, “botere banaketa” defendatzen duelako.
Azkenik, Ana Beltran PPNko bozeramaileak ez du erabaki judiziala baloratu nahi izan, “botere banaketa” defendatzen duelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa