Politika
ETA-ren adierazpenaren ostean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nolanahi ere, Eliz barruan askok "onena" ere eman dutelanabarmendu dute gotzainek.
EAEko, Nafarroako eta Baionako gotzainek "barkamena" eskatu dute, ETAren terrorismoaren aurrean agertutako "konplizitateak, anbiguotasunak eta omisioak" direla eta. Dena dela, Eliz barruan askok "onena" ere eman dutela erantsi dute.
ETAk eragindako mina aitortu ondoren, euskal gotzainek adierazpen bat publikatu dute. "Urtez urte, Eliza osatzen duten gizon eta emakume askok onena eman dute, baina ohartzen gara gure artean konplizitateak, anbiguotasunak eta omisioak ere izan direla. Horregatik, barkamena zintzoa eskatzen dugu", nabarmendu dute.
Testuan, elizgizonek esan dute ETAren desegite "desiratua"k hainbat aukera ekarriko dituela "normalizazioa" sustatzeko, eta horiek "denek aprobetxatu" beharko dituztela.
Gainera, "behar humanitarioak dituzten presoen senideen eskakizunak betetzeko garaia" dela aldarrikatu dute. Era berean, preso ohiak euren herrietara itzultzeko prozesua "terrorismoaren biktimak iraindu gabe" egitea eskatu dute. "Geure artean hartu behar ditugu bide berria abiatu nahi dituzten pertsonak".
Gotzainen esanetan, "gure herriak min espiritual eta sozial kalkulaezina" pairatu du, "terrorismoa elikatu duten ideologia totalitarioek eraginda".
Orain, baina, "gizarteak berreraikitze moralaren eta bizikidetzaren erronkei heldu behar die".
Azkenik, gotzainek elkartasuna agertu diete indarkeriaren biktima guztiei, "bereziki" euren aurkako atentatuak argitu gabe dituztenei.
Hain zuzen ere, ondokoekek sinatu dute adierazpena: Francisco Perez Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzaina; Mario Iceta, Jose Ignacio Munilla eta Juan Carlos Elizalde Bilboko, Donostiako eta Gasteizko gotzainak; eta Juan Antonio Aznarez Iruñeko gotzain laguntzailea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa