13:12

Politika

ERREAKZIOAK

Alderdi politikoen erreakzioak, ETAren azken deklarazioaren aurrean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

ETAk eragindako minaren bidegabetasunean sakontzea eta biktimen kategorizazioa ez egitea espero du EAJk. EH Bilduren ustez, deklarazio 'historikoa' da eta bakea lortzeko 'oinarrizko ekarpena' da.

  • Aitor Esteban (EAJ). Irudia: ETB

    Aitor Esteban (EAJ). Irudia: ETB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETAren azken deklarazioak erreakzio soka luzea eragin du alderdi politikoen artean.

EAJ

Aitor Esteban EAJk Espainiako Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak adierazi duenez, ETAren azken agiria "eragindako mina aitortzeko euskal gizarteak egindako eskariari erantzuteko saiakera" izan da. Hala ere, eragindako mina "bidegabea" izan denaren ideian ez sakontzea eta biktimen arteko kategorizazioa egitea aurpegiratu dio ETAri.

Hori dela eta, disoluzioa iragarri bitartean ETAk gai horietan sakontzea espero du EAJk. Halaber, ETA "iraganari amaiera ematen" ari zaion honetan, "guztion artean etorkizuna zehazten hastea" eskatu die eragile politikoei.

Buruzagi jeltzalearen esanetan, eragindako mina aitortzea "beharrezkoa zen", gaineratu du.

 

 

 

EH BILDU

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, "aurrekaririk gabeko gertakari historiko baten aurrean gaude". Azaldu duenez, komunikatu "eraikitzailea" izateaz gain, bakea, elkarbizitza eta adiskidetzea lortzeko "oinarrizko ekarpena" da, "autokritika terminoetan giza balorazioa eta politikoa" eskaintzen dituena.

"Horrela baloratzen du mahai politiko honek, horrela partekatzen du euskal gizartearen gehiengoarekin eta ziur gaude horrela egiten dutela Estatu espainiarreko eta nazioarteko komunitateko herritar askok ere", gaineratu du.

Halaber, eragindako mina aitortu izana ekarpen "ezin baliotsuagoa" dela uste du beste era bateko etorkizun bat eraikitzeko. "Aitortza horrek denoi eragiten digu, denok izan gaitezen gai gure erantzukizunak onartzeko", azpimarratu du.

 

 

 

ELKARREKIN PODEMOS

ETAren agiriaren harira, Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusiak ere iritzia eman du eta "hierarkiarik edo biktima gradurik" ez dagoela esan dio ETAri, "ez baitago hilketa edo eragindako mina justifikatu dezakeen ezer".

Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide ere badenak Eusko Legebiltzarrean bertan egin du agerraldia, Elkarrekin Podemos taldearen (Equo, Podemos Euskadi eta Ezker Anitza) eta Nafarroako "erakunde senideen" izenean.

Lander Martinezek ETAren agiriaren zenbait puntu positiboki baloratu ditu, zuhurtasunez, hurrengo pausoak zeintzuk izango diren ez dakiela argudiatuta. "Hainbeste urtez minarekin eta beldurrarekin bizitzen egon ostean positiboa da beste garai batean pentsaezinak ziren pausoak ematea".

PSE-EE

Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen esanetan, "positiboa" da ETAk bere jardunean eragindako mina aitortzea. Hala ere, "onartezinak" diren argumentuekin min hori "justifikatzen saiatzea" aurpegiratu dio ETAri.

Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenean, ETAk eragindako mina aitortu izana baloratu du, "aurrez inoiz hori egin gabea zelako".

ose Antonio Pastor PSEko legebiltzarkidea bat etorri da Anduezarekin, eta albistea "positiboa" dela adierazi du. Aldiz, "onartezin" jo du ETA bere jarduna "justifikatzen saiatzea", "gatazka baten existentzian oinarrituta".

Haren iritziz, ETAk emandako pausoa "garrantzitsua" da. Dena den, terrorismoarentzat justifikaziorik ez dagoela ohartarazi du.

 


 

PP

Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidentearen aburuz, ETAren deklarazioa "terrorismoaren biktimentzako umiliagarria da" biktima "errugabeak" eta "errudunak" bereizten dituelako.

Legebiltzarrean egindako adierazpenean esan duenez, komunikatua "ez da zintzoa", aitzitik, "oso kalkulatua" eta "zinismoz betea da". Haren hitzetan, gatazkan parte-hartzea zuten horien guztien hilketak "justifikatu" ditu ETAk.

Amaitzeko, "umiliazioaren" eta "justifikazioaren" agiria dela azpimarratu du Alonsok.

 

 

Sortu

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena