Politika
ETA-ren desegitea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Foro Sozialak, Harremanetarako Nazioarteko Taldeak eta Bake Bideak agerraldia egingo dute Baionan. Alberto Spektorowskik azpimarratu du ETAren amaieraren adierazpena "oso argia" izango dela.
Foro Sozialeko eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak Aieten. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (4)
Foro Sozial Iraunkorrak, Harremanetarako Nazioarteko Taldeak eta Bake Bidea elkarteak agerraldia egingo dute datorren astelehenean Baionan, ETAren desegiteari buruzko "xehetasun garrantzitsuak" emateko.
Prentsaurrekoa Baionako hotel batean egingo dute, 16:00etan. Duela urtebete, 2017ko apirilaren 8an, Euskal Herriko hiriburu horretan irudikatu zuten ETAren armagabetzea.
ETAren desegitea iragartzeko ekitaldi bat egingo dute Ipar Euskal Herrian eta nazioarteko zenbait ordezkari izango dira bertan, Alberto Spektorowski Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak jakinarazi duenez.
Spektorowskik atzo ETBk aurreratu zuena baieztatu du gaur, ETAren desegitea maiatzeko lehen asteburuan gauzatuko dela, alegia. "Azken orduko ezustekorik ez bada, maiatzeko lehen asteburuan izango da. ETAren adierazpena oso argia izango da", azpimarratu du.
ETAren ibilbideari amaiera emateko ekitaldia Aieteko Konferentziaren antzekoa izan daitekeela zabaldu da. Aieteko Konferentzia 2011ko urriaren 17an egin zen Donostian, ETAk bere jarduera armatua betirako amaitutzat ematen zuela iragarri baino hiru egun lehenago.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa