Politika
GURE ESKU DAGO
EITB.EUS
Estatus politikoaz herritarrei kontsulta egingo dien lehen euskal hiriburua izango da Donostia. Egun berean, Irunen ere galdeketa deitu du Gure Esku Dagok.
Donostian, goizean, egin duten aurkezpena. Argazkia: EFE.
Albisteak (3)
Gure Esku Dagok bultzatuta Donostian egingo den herri-galdeketak badu data: azaroaren 18an egingo da erabakitzeko eskubidearen inguruko kontsulta.
Ibon Rosales eta Maria Luisa Sanchez Gure Esku Dago herri-plataformak Donostian dituen bozeramaileek aurkeztu dute galdeketa, Udalean egin duten agerraldian. Dozenaka herritarrek hartu dute parte aurkezpenean, eta tartean izan dira EAJko eta EH Bilduko ordezkariak.
Rosalesek eta Sanchezek jakitera eman dutenez, 8.000 sinadura behar zituzten galdeketa deitu ahal izateko, eta erraz gainditu dute lehen erronka hori, 9.545 sinadura batuta.
Hautestontzien bidez, demokrazian sakontzea da galdeketaren helburua, antolatzaileek esan dutenez.
Argazkia: EFE
Hurrengo urratsa, galdeketa antolatzea izango da, horretarako behar den azpiegitura osoa behar bezala prest izateko azaroaren 18an. Besteak beste, gastuei aurre egiteko, laguntza-bonoak jarriko dituzte salgai, herritarrek ekarpenak egin ditzaten. Agerraldian esan dutenez, antolaketa "konplexua" eskatzen du hiriburu batean halako kontsulta bat deitzeak, eta boluntario askoren laguntza beharko dute.
Azaroaren 18an Irunen ere herri-galdeketa egingo dute erabakitzeko eskubideari buruz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa