18:48

Politika

Memoria eta bizikidetza

Gallizo: 'Egungo legedia aldatu gabe posible da espetxe-politika malgutzea'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espetxeetako Zuzendaritzako buruzagi ohia kartzela-politika malgutzearen alde agertu da, eta esan du ETAren desegiteak sakabanaketaren amaiera erraztuko lukeela.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mercedes Gallizo Espetxeetako Zuzendaritzako idazkari nagusi ohiak esan du posible dela espetxe-politika malgutzea indarrean dagoen legedia aldatu gabe.

Ildo horretan, Gallizok azaldu du egungo araudia aplikatzea nahikoa izango litzatekeela ETAko presoak lehen gradutik bigarrenera eta bigarrenetik hirugarrenera pasatzeko. Egun, euskal preso gehienak lehen graduan daude eta, ondorioz, ez dute aukerarik espetxe-onurak eskatzeko.

Alderdi Sozialistak eskatuta, Gallizok Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza lantaldean parte hartu du, espetxe-politikari buruz hitz egiteko, 2004tik 2011ra, Jose Luis Rodriguez Zapateroren agintaldian, Espetxeetako zuzendaria izan baitzen.

Aipatu lantaldean talde parlamentario guztiek hartzen dute parte, Alderdi Popularrak ezik.

Gallizok ETAko presoei aplikatzen zaizkien neurriak "malgutzearen" alde egin du, baina, era berean, ETAren desegiteak bide horretan lagunduko lukeela erantsi du, hala nola, sakabanaketa politikaren amaieran.

Horrez gain, Espainiako legedia "nahiko aurrerakoia" dela esan du, presoen "gizarteratzea" bilatzen duelako. Hori dela eta, "posible da espetxe-politika malguago bat ezartzea egun indarrean dauden arauak aldatu gabe", azpimarratu du.

Ildo horretan, Gallizok gogoratu du presoak lehen gradutik bigarrenera edo bigarren gradutik hirugarrenera pasatzea ahalbidetzen duela legediak.

Bestalde, 'Langraiz Bidea' ere izan du hizpide eta ekimen horren garrantzia nabarmendu du, "aparteko esperientzia" izan zela esanez.

Amaitzeko, espetxeetako eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko "une egokia" izan daitekeela adierazi du.

Memoria eta Bizikidetzan lantaldean agerraldi gehiago izan dira gaur. EH Bilduk eskatuta, bikotekidea preso duen Eider Zuriarrainek bere testigantza eman du. Elkarrekin Podemosek eskatuta, berriz, Julian Rios adituak hitz egin du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena