13:01

Politika

Katalunia

PPren bide orria jarraitzea egotzi dio Rullek Llarena epaileari

Agentziak | Erredakzioa

Fornek espetxetik ateratzea eskatu dio berriro epaileari, eta Romevak O-1eko indarkeria poliziala eta "neurrigabea" izan zela salatu du.

  • Llegada al Tribunal Supremo del furgón con los exconsellers inculpados Forn, Rull y Romeva.

    Llegada al Tribunal Supremo del furgón con los exconsellers inculpados Forn, Rull y Romeva. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Goreneko Pablo Llarena epailearen aurrean izan dira astearte honetan Kataluniako Gobernuko hiru kontseilari kargugabetu: Joaquim Forn, Josep Rull eta Raul Romeva.

Buruzagi independentisten aurka urtea amaitu baino lehen egingo den epaiketaren aurretik, epaileak auzipetze autoa jakinaraziko die 25 auziperatuei, tartean, Forn, Rull eta Romevari.

Gaurko saioan kontseilari ohiek "partziala izatea" aurpegiratu diote epaileari. Espainian botere banaketarik ez dagoela esan dute eta euren kontrako jazarpena ere salatu dute.

Joaquim Forn Kataluniako Barne kontseilari ohiak baldintzarik gabeko espetxe zigorra berrikusteko eskatu dio Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari; epaileak, berriz, matxino delitua eta fondo publikoak bidegabe erabiltzeagatik auzipetua dagoela jakinarazi dio Forni.

Fornek, alde batetik, bere sustraitze pertsonala aipatu du ihes egiteko arriskua ez dagoela argudiatzeko; eta bestetik, politika utzi izana defendatu du, deliturik berriro egingo ez dituela azpimarratzeko, horiek baitira epaileak espetxean mantentzeko Forni leporatzen dizkion bi suposizioak.

Forn joan den azaroaren 2tik dago Madrilgo Estremera espetxean; horrezkero, epaileari hainbat alditan eskatu dio aske uzteko, baina arrakastarik gabe.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena