16:24

Politika

AMNISTIA INTERNAZIONALA

Altsasuko gazteei terrorismo akusazioa kentzea eskatu du Amnistia Internazionalak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Datorren astelehenean hasiko da Auzitegi Nazionalean Altsasuko zortzi gazteren kontrako epaiketa. Amnistia Internazionala behatzaile gisa arituko da ahozko epaiketan.

  • Artxiboko irudia: EiTB

    Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amnistia Internazionalak Altsasuko gazteei terrorismo delitua erretiratzea eskatu du. Datorren astelehenean hasiko da Auzitegi Nazionalean Altsasuko zortzi gazteren kontrako epaiketa, eta Amnistia Internazionala behatzaile gisa arituko da ahozko epaiketan.

"Espainiak terrorismo motak proportziorik gabe zabaldu ditu eta kasu hau da horren adibide, Zigor Zuzenbideak eta Nazio Batuek eskatzen dituzten zehaztasun eta argitasun baldintzetatik urrunduz", azpimarratu du Amnistia Internazionalak ohar batean. Gaineratu duenez, Altsasuko auziak zigor prozedura arrunta jarraitu behar zuen.

Amnistia Internazionalaren esanetan, jai batzuen testuinguruan, goizaldean, salatutako erasoak "larriak" dira eta salatzaileek "ikerketa judizial baterako eskubidea" dute. Hala ere, uste du Zigor Kodeak terrorismoaz egiten duen definizioa zalantzazkoa eta zehaztu gabea dela, bereziki 2015eko erreformaz geroztik.

Adibide gisara 573. artikuluari egiten dio aipamena Amnistia Internazionalak: "Larritasun ezberdineko delitu katalogo bat du barnean, bake publikoa aldatzea edo erakundeen funtzionamendua ezegonkortzea helburu dutenak, kasu".

Altsasuko auziari dagokionez Amnistia Internazionalak azpimarratu duenez, 50 urtetik gorako kartzela zigorra eskatzen dute auzipetu gehienentzat, 12 urteko zigorra beste bati ahozko mehatxua egiteagatik, eta auzipetuetako hiru gaztek 500 egun baino gehiago daramate behin-behineko espetxealdian epaiketaren zain, "horrek salbuespenezko neurria izan behar duenean".

Azkenik, Amnistia Internazionalak kezka agertu du agintari judizialek defentsek aurkeztutako hainbat froga garrantzitsu eta lekuko kontuan hartzea baztertu dutelako, beren erabakia behar bezala arrazoitu gabe.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena