Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Parlamentuko presidenteak egindako proposamena aurrera atera da JxCat eta ERCko ordezkarien botoari esker. Llarena epaileak gaur egitekoa zen inbestiduran partea hartzea galarazi dio Jordi Sanchezi.
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren bileran. Argazkia: EFE
Kataluniako Parlamentuko Mahaiak Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epailearen aurkako kereila aurkeztea onartu du ostiral honetan, prebarikazioa egotzita. Izan ere, magistratuak inbestidura saioan parte hartzea galarazi dio, bigarrenez, Jordi Sanchez Junts per Catalunyako (JxCat) bigarrenari.
Parlamentuko iturriek azaldu dutenez, Mahaiaren ezohiko bileran hartu dute erabakia gehiengoa duten JxCat eta ERCko ordezkarien babesarekin. Catalunya en Comú-Podem taldeak —Mahaiaren bileran izan da, baina ez du boto eskubiderik— ideia babesten duela adierazi badu ere, "zalantza juridikoak" agertu ditu eta beste bide batzuetatik jotzea proposatu du. PSC eta Ciudadanos taldeek, ostera, kontrako botoa eman dute.
Parlamentuko abokatuek kereilari buruzko zalantzak aurkeztu dituzte eta, hori dela eta, ez aurkeztea gomendatu dute. Horien esanetan, Sanchezek modu pertsonalean edota Junts per Catalunya talde parlamentarioak aurkeztu beharko luke, ez Parlamentuak.
Roger Torrent Parlamentuko presidenteak eraman du proposamena gaurko bilerara, atzo Pablo Llarena Goreneko epaileak Jordi Sanchez hautagaiari gaurko deituta zegoen inbestidura saioan partea hartzea eragotzi ostean. Llarenaren erabakiaren ondotik, gaurko deituta zegoen inbestidura saioa atzeratu zuen Torrentek.
Abokatuak kontra agertu badira ere, kereila prestatzeko agindu die Parlamentuko Mahaiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa