Politika
ZUBIETAKO ERRAUSTEGIA
EITB.EUS
Egungo Gipuzkoako Foru Gobernuak bi horien aurkako salaketa aurkeztu zuen erraustegiaren lanak geldiarazteagatik, eta 40 milioi eurotik gorako kalte-ordaina eskatzen du beraientzat.
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohi eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) buruzagi ohia epaitu zituzten ostegun honetan Madrilgo Kontu Auzitegian, Zubietako erraustegiaren lanak geldiarazteagatik.
Egungo Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (EAJ eta PSE-EE) Errazkinen eta Intxaurrandietarekin kontrako salaketa aurkeztu zuten. Ildo horretan, GHK-k 41 miloi euroko kalte-ordaina eskatzen du beraientzat. Hondakinen Kontsortzioak aurkeztutako datuen arabera, 8,2 milioi euroko kalte-ordaina eman zitzaion enpresa eraikitzaileari eta, guztira, 41 milioi baino gehiago gastua izan zuen erraustegiaren proiektua geldiarazteak.
Fiskaltzak bat egin du akusazioaren eskaerarekin.
Errazkin eta Intxaurrandietak proiektua geldiarazteko hartutako erabakia defendatu zuten epailearen aurrean, neurriz kanpokoa eta garestiegia zela argudiatuta. Horien esanetan, justifikatutako erabaki politikoa izan zen, eta egungo Gobernuak erraustegi txikiagoa eraikitzeko hartutako erabaki jarri zuten horren erakusle. Gaineratu zutenez, legearen barruan jokatu zuten, herritarren mandatuari jarraituz.
Bi akusatuek lasai, baina kezka puntu bat dutela onartu badute ere, "logika" nagusitzea eta auziak ondorio pertsonalik ez izatea espero dute.
Bestalde, Jose Ignacio Asensio egungo Ingurumen diputatuak eta Denis Itxaso ahaldun ordeak ere epailearen aurrean deklaratu zuten. Azaldu zutenez, foru legea urratzeaz gain, akusatuen erabakiak kalte handia eragin zien herritarrei.
Datorren astean ondorioak aurkeztuko dituzte eta ondoren epaiketa epai zain geldituko da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa