Politika
AUZITEGI NAZIONALA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Diego de Gea epaileak desordena publikoak eragitea leporatu dio. Halaber, kautelazko neurriak ezarri dizkio.
Albisteak (3)
Diego de Gea Auzitegi Nazionaleko epaileak aske utzi du Kataluniako Viladecans herrian asteartean atxilotutako Errepublikaren Defentsarako Batzordeetako (CDR) kidea. Terrorismo eta matxinada delituak baztertu ditu; ostera, desordena publikoak eragitea leporatu dio.
Ordubete inguruz deklarazioa hartu ostean, terrorismoa, matxinada eta desordena publikoa egotzi dizkio Fiskaltzak, eta bere espetxeratzea eskatu du. Epaileak, ordea, lehen bi delituak baztertu ditu eta kautelazko neurriak eskatu ditu atxilotuarentzat.
Aske gelditu bada ere, astero guardiako auzitegiaren aurrean agertu beharko du, ezingo du bere bizileku duen Viladecans udalerritik atera (lanerako salbu), Viladecansetik irteteko baimena eskatu behar du, ezingo du Espainiatik aterako eta helbidea eta telefonoa jakinarazi beharko ditu.
Epaileak desordena publikoak eragitea egotzi dio eta delitu horregatik sei hilabete eta hiru urte arteko kartzela zigorra izan dezake. Gainera, zigorra sei urtera artekoa ere izan daiteke baldin eta ekintza horietan armak, lehergaiak, aurpegia estaltzeko maskarak edota sua erabiltzen baditu.
De Gea epaileak auzia sekretupean jarri du. Astearteko CDRen aurkako polizia operazioan, bigarren pertsona bat atxilotzen ahalegindu ziren Esplugues de Llobregat (Bartzelona) udalerrian, baina ez zuten aurkitzerik lortu. Horri lotuta, pertsona hori atxilotzeko agindua eman du gaur epaileak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa