14:48

Politika

Katalunia

Llarena epaileak Sanchezi bihar inbestidura ekitaldira joateko baimena ukatu dio

Agentziak | erredakzioa

Horrez gain, behin-behineko askatasuna ukatu egin dio, baita osoko bilkuran bideokonferentziaz parte hartzeko aukera ere.

  • Pablo Llarena Goreneko epailea.

    Pablo Llarena Goreneko epailea. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak Jordi Sanchezi (JxCateko diputatua) espetxetik ateratzeko eta bihar horren inbestidura ekitaldira joateko baimena ukatu dio.

Sanchezek joan den apirilaren 10ean eskatu zion Llarenari Generalitateko presidente izateko osoko bilkuran parte hartzea, NBEren Giza Eskubideen Batzordeak Sanchezen "eskubide zibili eta politikoak bermatzeko" aske uzteko eskatu ostean.

Horrez gain, Goreneko epaileak behin-behineko askatasuna ukatu egin dio, baita osoko bilkuran bideokonferentziaz parte hartzeko aukera ere.

Delituzko ekintzak berriro egitea saihesteko kartzelan uzten duela argudiatu du Llarenak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena