11:24

Politika

KATALUNIA

Sanchezek presidentetzarako hautagaitza onartu du, 'eskubide politiko guztiekin'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

'Eskubide politiko guztiak izanda, ardura onartzen dut. Indarkeriarik gabe, ezeri uko egin gabe, gai guztiei buruz hitz egiteko ordua da', esan du.

1:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jordi Sanchez JxCateko bigarrenak Generalitateko presidente izateko bere hautagaitza onartzen duela esan du gaur, txio baten bidez.

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak atzo proposatu zuen Sanchez presidentetzarako,  talde guztiekin hitz egin ondoren.

"Eskubide politiko guztiak izanda, ardura onartzen dut. Indarkeriarik gabe, ezeri uko egin gabe, gai guztiei buruz hitz egiteko ordua da", esan du.

Puigdemont

Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak "jarrera aldatzeko", Kataluniako gatazka "bide politikoen bidez konpontzeko", eta Jordi Sanchez JxCateko bigarrenak Generalitateko presidente izateko duen eskubidea errespetatzeko eskatu zion atzo Espainiako Gobernuari.

Berlinen emandako prentsaurrekoan, Generalitateko buru izateko hiru hautagaiek kartzelan amaitu dutela nabarmendu zuen. Horren aurrean, "politikoa den arazo bat politikaren bidez konpondu" behar dela esan zuen, eta horretarako, Parlamentuan eskuhartzeari "uzteko" eta "estrategia aldatzeko" eskatu zion Espainiako Gobernuari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena