19:27

Politika

Nafarroa

'Altsasu kasua'-n auzipetuak babestu dituzte Sakanako eta Goierriko goi-karguek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bi guardia zibili eraso egiteagatik terrorismoa egotzita auzipetutako gazteei elkartasuna adierazteko martxa Arbizura heldu da larunbat honetan, seigarren etapa beteta.

  • Arbizura heldu da gaur 'Altsasu Martxan' ekimena. Argazkia: EiTB

    Arbizura heldu da gaur 'Altsasu Martxan' ekimena. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bi guardia zibili eta euren bikotekideei egindako erasoagatik auzipetutako Altsasuko zortzi gazteak babesteko martxa Arbizura heldu da larunbat honetan. Sakanako, Arabako Lautadaren eta Goierriko alkate eta tokiko ordezkariren babesa jaso dute gaurkoan. Seigarren etapa bete dute, Nafarroan barrena 'Altsasu Martxan' ekimena egiten ari den ibilbidean.

Burundar Txistulariek eta Araiako txalapartariek giroa alaituta, hiru haranak batu dituen ekitaldiari ekin diote. Oier Lakuntza Irigoien Sakanako bertsolariak adierazi duenez, "delitu bakarra da gazte horiek espetxean mantentzea".

"Taberna errieta zena bilakatu" dena salatu du Karmele Marañon Arbizuko alkateak. Justizia aldarrikatu du, eta "Altsasu, Sakana eta Euskal Herria bakean utz" ditzatela eskatu du. David Oroz Urdiaingo alkatea eta Sakanako Erkidegoko presidentea zentzu berean mintzatu da.

"AltsasuGurasoak" herri-ekimenaren izenean, Gotzon Urrizolak hitz egin du. Jasotzen ari diren elkartasuna eskertu du, justizia eske daudela azpimarratu, eta aldarrikatu du gazteei egotzitako akusazioak ez duela terrorismo deliturik ekartzen. Ondorioz, gazteak askatzeko eskatu du.

Datorren apirilaren 14ean Iruñean izango den manifestaziorako deia egin dute ekitaldiaren amaieran. Handik egun gutxira gazteen aurkako epaiketa hasiko da. Fiskaltzak 375 urteko espetxe-zigorrak eskatzen ditu guztira zortzi akusatuentzat.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena