Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alderdiekin telefonoz egindako erronda amaitu ondoren iragarri du Torrentek hautagaitza.
Roger Torrent, Parlamentuko presidentea. Argazkia: EFE
Roger Torrent Kataluniako Parlamenteko presidenteak Jordi Sanchez JxCateko diputatua proposatu du berriro Generalitateko presidente izateko.
Parlamentak agiri baten bidez jakinarazi duenez, talde guztiekin telefonoz egin duen erronda amaitu ondoren hartu du Torrentek erabakia.
Ostiralean abiatu zituen elkarrizketak, eta egun horretan hainbat taldek jada aurreratu zuten Sanchezen hautagaitza proposatzeko asmoa zuela Torrentek. Osoko bilkura datorren astean izan daitekeela ere aurreratu zuten.
Torrentek Sanchez presidente izateko proposatzen duen bigarren aldia da. Aurrenekoan, inbestidura saioa egitera ere ez ziren iritsi, Auzitegi Gorenak ukatu egin ziolako Sanchezi espetxetik atera eta saiora joateko baimena.
Acabada la ronda de consultes amb tots els grups parlamentaris, proposo al diputat Jordi Sànchez com a candidat a la investidura. És el que aplega més suports i té tots els drets polítics plenament vigents.
— Roger Torrent ¿ (@rogertorrent) 7 de abril de 2018
Sanchez espetxean dago, Soto del Realen, iazko urritik. Arazo juridikorik izan gabe presidente izendatu ahal izateko, inbestidura saiora joateko epailearen baimena beharko luke edo behin behinean aske uztea.
Auzitegi Konstituzionalak urriaren 27an kaleratutako ebazpen batean esan zuen edozein hautagai presidente izendatu ahal izateko ezinbesteko baldintza zela osoko bilkuran bertan "fisikoki" egotea. Horrela izan ezean, inbestidura ez dela "legezkoa" izango zehaztu zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa