Politika
Epaia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Tafallako udaletxean ikurrina jarri izana legez kanpokoa izan zela eta Atarrabiako udaletxean Nafarroako bandera soilik erakutsi ezin daitekeela ebatzi du Iruñeko epaitegi batek.
Ikurrina Tafallako udaletxean, 2017ko abuztuaren 14ko txupinazoan. Argazkia: EiTB
Administrazioarekiko auzietarako Iruñeko bigarren epaitegiak ebatzi du legez kanpokoa izan zela Tafallako udaletxeko balkoian ikurrina jartzea herriko festei hasiera emateko txupinazoan.
Ildo berean, legez kontrakotzat jo du Atarrabiako udaletxeko balkoitik Espainiako bandera kentzeko Udalak hartu zuen erabakia.
Hortaz, Espainiako Estatuaren Abokatuak jarritako helegiteak onartu egin ditu epaileak. Ebazpenak ez dira irmoak, eta, beraz, errekurtsoa jartzeko aukera dago.
Atarrabiako kasuan, epaileak dio ez dela legezkoa udaletxeko balkoian Nafarroako bandera soilik erakustea, horrek Espainiako banderaren erabilerari buruzko araudia urratzen duelako.
Horrez gain, Udalak horrelako erabaki bat hartzeko eskumenik ez duela argudiatu du.
Tafallako kasuan, ebazpenak dio Ikurren Legeak ikurrina jartzea ahalbidetzen zuela, baina arau hori jada baliogabetuta dagoenez, Espainiako banderaren erabilerari buruzko legedia dela aintzat hartu eta errespetatu behar dena.
Horrenbestez, 2017ko abuztuaren 14ko txupinazoan Tafallako udaletxeko balkoian ikurrina jarri izana legez kontrakoa izan zela ebatzi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa