12:21

Politika

Abisuak gorabehera

Kataluniako Parlamentuak Puigdemontek botoa delegatu ahal izatea onartu du

agentziak | erredakzioa

Erabakia ERC eta JxCaten aldeko eta Cs eta PSCren aurkako botoekin onartu du Mahaiak. Abokatuek ohartarazi dute Konstituzionalaren erabakiaren aurkakoa izan litekeela.

  • Puigdemont, urriaren 1ean, bozkatzen. Artxiboko argazkia: Govern

    Puigdemont, urriaren 1ean, bozkatzen. Artxiboko argazkia: Govern

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako Parlamentuko Mahaiak Carles Puigdemont presidenteak botoa delegatu ahal izatea onartu du, Ganberako abokatuek Konstituzionalaren erabakiaren aurkakoa izan litekeela ohartarazi badute ere.

Parlamentutik adierazi dutenez, Europa Pressen arabera, erabakia ERC eta JxCaten aldeko eta Cs eta PSCren aurkako botoekin onartu du Parlamentuko Mahaiak.

Mahaiaren bileran izan diren abokatuek ohartarazi dute boto delegatua onartzeak Auzitegi Konstituzionalak urtarrilaren 27an hartutako ebazpenaren aurka egin lezakeela, Puigdemont beraren inbestidura egiteko baldintzak ezarri baitzituen.

Ebazpen horren 4. puntuan ziotenez, "euren gain bilatzeko eta atxilotzeko agindua duten parlamentariek ezingo dute botoa beste kide batzuengan delegatu".

Aipatutako iturrien esnetan, Mahaiaren erabakiak Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren aurka egin lezake eta, hortaz, Parlamentuko Mahaiko kideak zigortuak izan litezke.

JxCaten argudioak

Halere, JxCatetik adierazi dutenez, Europa Pressen arabera, ez dago eragozpenik Puigdemontek botoa delegatu ahal izateko Mahaiko kideek zigorrik jasotzeko arriskua izan gabe. Gogorarazi dute Puigdemont epailearen esku eta kartzelatuta dagoela jada.

Hori dela eta, JxCaten arabera, Puigdemont espetxean dauden gainerako diputatu katalanen -Oriol Junqueras, Jordi Sanchez, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull- egoera berean dago, eta horiek arazorik gabe delegatu izan dute botoa, ondoriorik jasan gabe.

Gainera, JxCatek dioenez, Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenak inbestiduraren baldintzak ezarri zituen, eta gaur gaurkoz ez da presidentegaia, horregatik ezin daiteke aplikatu erabaki hori.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena