Politika
MEMORIA HISTORIKOA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
1937an, Gerra Zibilean, jasandako bonbardaketaren inguruko omenaldia 08:30ean hasi da Durangoko hilerrian egin duten lore-eskaintzarekin, eta eguerdian ekitaldi instituzionala egin dute.
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Gernikako bonbardaketaren biktimei omenaldia egin diete gaur herrian, eta Aitziber Irigoras alkateak "egia eta justizia" eskatu ditu.
1937ko Gerra Zibilean egindako borbardaketan 330 lagunetik gora hil zituzten eta ehunka zauritu. Horiei guztiei omenaldia egin diete gaur, 81. urteurrenean.
Aurrena, lore-eskaintza egin dute 08:30ean hilerrrian eta sirena hotsak ere entzun dira, aire bidezko erasoa zetorrela ohartarazteko, garai hartan egin bezala. Ondoren, ekitaldi politikoa izan da Benita Uribarrena parkean. Han, Irigoras alkateak (EAJ) "gertaera haien izaera kriminala aitortzeko" eskatu du: "Justizia eta egia eskatzen ditugu. Erasoa nork pentsatu zuen, nork agindu zuen eta nork burutu zuen jakiteko eskubidea dugu" esan du.
"Bonbardaketan hildako guztien izenak jakin nahi ditugu. Gure seme-alabek euren historia ezagutzeko eta gure herriaren historia ezagutzeko eskubidea dute" nabarmendu du alkateak.
Bonbardaketatik bizirik atera zirenak, biktimen senideak, Iñigo Urkullu lehendakaria, Ana Otaduy Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, eta Itxaso Atutxa EAJko Bizkaiako Buru Batzarreko presidentea izan dira ekitaldian, besteak beste.
Gernikako Udalak eta Gerediaga elkarteak bultzatutako omenaldiak arratsaldean ere izan du jarraipena. Batetik, bisita gidatuak izan dira, eta bigarren aldiz kanpai eta sirena hotsak ere entzun dira, duela 81 urte jasan zuten bigarren erasoaren aurretik entzun ziren bezala. 20:00etan, Andra Mari arkupean beste omenaldi ekitaldi bat egin dute Gerediaga Elkarteak eta Kriskitin Dantza taldeak. Minutu bateko isiluneaz gain, lore-eskaintza egin dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa