13:25

Politika

MEMORIA HISTORIKOA

Frankismoaren biktimak omentzeko ekitaldi ofiziala egin dute lehen aldiz Gasteizen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gaurko egunez fusilatu zituzten Azazeta mendian Teodoro Gonzalez de Zarate Gasteizko alkate zena eta beste 15 pertsona, erregimenaren kontra altxatzeagatik.

1:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frankismoaren biktimak gogoratuko dituen eskultura bat dago jarrita gaurtik Gasteiz erdigunean. Lehen aldiz, modu ofizialean, Arabako hiriburuko Udalak frankismoaren biktimen eguna antolatu du, duela 81 urte erregimenaren aurka altxatzeagatik hil zirenen omenez.

Egun berezia aukeratu dute omenaldirako. Gaurko egunez, 1937an, fusilatu zituzten Azazeta gainean Teodoro Gonzalez de Zarate Gasteizko alkatea zena eta beste 15 pertsona, Errepublikaren baloreak defendatzeagatik.

Iñigo Arregi artista gasteiztarraren eskultura bat jarri dute Postas eta Agirre Lehendakaria kaleek bat egiten duten plazan, Espainiako Gobernua terrorismoaren biktimak omentzeko egiten ari diren memorialaren parean.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak burutu du ekitaldia, eta alboan izan ditu biktimen senitartekoak, tartean, Gonzalez de Zarateren biloba.

Gasteizen demokratikoki hautatutako lehen alkatearen figura ekarri du gogora Urtaranek. "Justizia sozialararekin, berdintasunarekin, astakatasunarekin eta demokraziarekin konprometitutako gizona izan zen, Estatuaren deszentralizazioaren alde egin zuena", esan du.

Aipamen berezia egin die alkateak frankismoaren aurka eta askatasunaren alde borrokatu ziren emakumeei.

Maite Gonzalez de Zarate alkate ohiaren bilobak ere hitz egin du. Ordukoa alferrik ez zela izan  defendatu du,  "sufrimendu haren ondoren", gaur,  "askatasunean" bizi garelako.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena