Politika
Katalunia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Junts per Catalunyak esan du aukera guztiak aztertzen ari direla, baina berretsi egin du helburua, lehenago edo beranduago, Puigdemont presidente izendatzea dela.
Carles Puigdemont. Artxiboko argazkia: EFE
Josep Costa (JxCAT) Kataluniako Parlamentuko presidenteordeak enegarrenez esan du talde horren helburu nagusia Carles Puigdemont Generalitateko presidente izendatzea dela eta azkenean beste presidentegai bat aukeratuz gero, hautagai hori "behin-behinekoa" izango litzatekeela.
"Argi eta garbi utzi nahi du Puigdemont ez den beste presidente bat izendatuz gero, behin-behineko presidentea izango dela", azpimarratu du Europa Press agentziak egin dion elkarrizketa batean.
Costak onartu du bere alderdia aukera guztiak aztertzen ari dela eta, ondorioz, ez dutela baztertzen presidentegai alternatibo bat babestea, baina nabarmendu du legegintzaldi honetan, lehenago edo beranduago, Puigdemont Kataluniako Gobernua zuzentzen izango dela.
"Sinetsita gaude Kataluniako herritarren borondatea dela Puigdemot presidente izatea eta hori legegintzaldia amaitu aurretik hala izatea bermatuko dugu. Agian behin baino gehiagotan saiatu beharko gara, baina ez diogu inoiz aukera horri uko egingo", agindu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa