Politika
Protesta Alemanian
agentziak | erredakzioa
'Konponbide politikoaren alde: preso politiko katalanak, aske', izango da martxaren leloa. ANCk Kataluniako zein Alemaniako herritarrek parte hartzea eskatu du.
Bartzelonan egindako manifestazioa, Puigdemonten atxiloketaren ostean. Argazkia: EFE
ANCk manifestazio bat deitu du iganderako Berlingo Barndenburgoko atean, Carles Puigdemont presidentearen atxiloketaren aurka protesta egiteko. Puigdemont Alemanian bertan atxilotu eta Neumünsterreko kartzelan sartu zuten.
'Konponbide politikoaren alde: preso politiko katalanak, aske', izango da martxaren leloa, ANCk jakinarazi duenez.
Erakundeak, gainera, Kataluniako zein "Espainiak hartutako joera autoritarioagatik eta haien herrialdeak izan dezakeen zereginagatik kexu diren" Alemaniako herritarrek parte hartzea eskatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa