Politika
Auzipetua
Agentziak | erredakzioa
Horren aurkako epaiketa asteazken honetan, 14:00etan, hasi da.
Clara Ponsati Edinburgoko St. Leonards polizia-etxera heltzen. Argazkia: EFE.
Clara Ponsati Generalitateko kontseilari kargugabetua Edinburgoko (Eskozia) polizia-etxe batean entregatu da asteazken goiz honetan, 11:45 aldera, Espainiako Auzitegi Gorenak igorritako euroagindua betez.
Polizia-etxera sartu aurretik Aamer Anwar Ponsatiren abokatuak azaldu duenez, Espainiako Justiziak igorritako euroagindua dela eta entregatu da Ponsati, 2017ko urriaren 1eko erreferendumean parte hartzeagatik auzipetu baitute. Anwarrek "jazarpen politikoaz" hitz egin du polizia-etxera sartu baino lehen.
Halaber, epaiketa, gaur, 14:00etan izango da, horren arabera.
Bestalde, irakaskuntzako kontseilari ohiak laguntza ekonomikoa eskatu du defentsaren gastuak ordaintzeko. Twitter sare sozialaren bidez eman dute horren berri.
Avui em poso a disposició de la justícia escocesa aacompanyada pel meu advocat @AamerAnwar. Ajudeu-nos fent aportacions a https://t.co/Deoi2eTTzf per cobrir les despeses de la meva defensa! RT si us plau! pic.twitter.com/qcQ0uCV4FU
— Clara Ponsatí (@ClaraPonsati) 28 de marzo de 2018
"Lagundu gaitzazue nire defentsa ordaintzen", esan du Ponsatik Twitterreko mezuan. Diru-laguntzak jasotzeko webgune bat agertzen da bertan, eta 88.000 libera esterlina bildu ditu oso denbora gutxian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa