Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Ganberako Mahaiak datorren astean hartuko du erabakia, Parlamentuko abokatuen txostena jaso ondoren. Mahaiak preso dauden beste diputatuen boto delegatua onartu du.
Eduard Pujol JxCaten bozeramailea, taldeak bilkura baino lehen egin duen bileratik irteten. EFE
Albisteak (4)
Junts per Catalunya taldeak (JxCat) eskaria erregistratu du Kataluniako Parlamentuan Carles Puigdemont presidenteak bere botoa beste diputatu baten esku utzi ahal izateko. Parlamentuko Mahaiak eskari horren erabakia datorren astera atzeratu du, Ganberako abokatuek txostena egingo dute eta.
Eskaria mahai gainean, oposizioko alderdi batzuek (Ciutadans eta PP tartean) boto delegatuaren aukera zalantzan jarri dute, eta abokatuei txostena eskatzea galdegin dute.
Txosten horren zain egongo da Parlamentuko Mahaia, bera baita araudia interpretatzeko eta bilkurak deitzeko erakundea.
Aurretik ere eskatua du Puigdemontek boto delegatua, baina orduko hartan errefusatu egin zuten aukera.
Parlamentuko legelariek orduan egin zuten txostenean jaso zutenez, Ganberako araudia erreformatu beharko litzateke Bruselan edota badaezpadako kartzelaldian dauden diputatuek euren botoa delegatzeko aukera izan zezaten. Belgikan dauden diputatuek ez dute botoa delegatzeko aukera izan, bai, ordea, preso daudenek.
Horren ildotik, kartzelan diren bost diputatuen (Oriol Junqueras, Raul Romeva, Jordi Sanchez, Josep Rull eta Jordi Turull) boto delegatua onartu du gaur Parlamentuko Mahaiak. Sergi Sabria eta Elsa Artadi, hurrenez hurren, ERC eta JxCAT bozeramaileen bitartez bozkatuko dute
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa