18:52

Politika

Katalunia

Ponsati Edinburgoko polizia-etxe batean entregatuko da asteazken honetan

Agentziak | Erredakzioa

Baldintzapeko askatasuna eskatuko duela aurreratu du kargugabetutako kontseilariaren abokatuak. Aste batzuk barru prozedura judizialari hasiera emateko data bat zehaztea espero da.

  • Clara Ponsati kargugabetutako Hezkuntza kontseilaria. Argazkia: EFE

    Clara Ponsati kargugabetutako Hezkuntza kontseilaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Clara Ponsati kargugabetutako kontseilaria Edinburgoko (Eskozia) polizia-etxe batean entregatuko da asteazken honetan, Aamer Anwar Kataluniako politikariaren abokatuak gaur jakitera eman duenez.

Hezkuntza sailburua 09:30 aldera St Leonardseko polizia-etxera joango dela iragarri du abokatuak. Polizia-etxera sartu baino lehen adierazpen laburra eginen dute, agiri batean azaldu duenez.

Polizia-etxean sartu ondoren, Ponsati atxilotu egingo dute, Espainiako Justiziak igorritako euroagindua betez. 2017ko urriaren 1eko erreferendumean parte hartzeagatik auzipetu dute.

Tramite horiek bete ondoren, Ponsati Edinburgoko epaitegi batera eramango dute, 13:00ak aldera estradizioaren inguruko saioa egiteko. 30-60 minutuko iraupena izan dezake, Anwarrek azaldu duenez.

Une horretan, Kataluniako politikariaren baldintzapeko askatasuna eskatuko du abokatuak. Aste batzuk barru prozedura judizialari hasiera emateko data bat zehaztea espero da.

AMER ANWAR PONSATI ABOKATUA EFE

Aamer Anwar, Clara Ponsatiren abokatua. Argazkia: EFE

"Erreferendumaren antolakuntzarekin lotuta, Clara Ponsatiri matxinada eta diru publikoak bidegabe erabiltzea leporatu dizkiotela ulertzen dut; nire bezeroak erabat ukatzen ditu", erantsi du abokatuak agirian.

"Espainiaratzeko saiakeren aurrean irmo defendatzeko agindua eman dio Ponsati irakasleak nire lantaldeari", gaineratu du abokatuak.

Anwar Glasgowko Unibertsitatearen errektorea da. Abokatuak azpimarratu duenez, "jazarpen politikoa" salatu eta bere giza eskubideak Espainiako auzitegietan bermaturik egongo ez liratekeela uste du Ponsatik.

 

Anwar: "Clara adoretsu eta kementsu dago, Espainiako Gobernuak Kataluniako herriaren arima sekula makurraraziko ez duela uste duelako"

 

"Clara adoretsu eta kementsu dago; Espainiako Gobernuak Kataluniako herriaren arima sekula makurraraziko ez duela uste du", nabarmendu du politikari independentistaren ordezkariak.

Bere bezeroak Eskozian jaso duen babesa goraipatu du abokatuak. Besteak beste, Nicola Sturgeonen Exekutiboak babesa adierazi diola gogorarazi du. Eman beharreko pausoak Erresuma Batuko auzitegiek zehaztea egokia dela azaldu du Anwarrek.

Kataluniako Hezkuntza kontseilaria martxoan heldu zen Eskoziara, St Andrewseko Unibertsitate ospetsuan lan egiteko. 2016ra arte Ekonomia eta Finantza irakaslea izan zen bertan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena