Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alemaniako Poliziak igandean atxilotu zuen, autoz Danimarkako muga zeharkatu eta gutxira. Finlandiatik Belgikarako itzulera bidaia egiten ari zen.
Carles Puigdemont. Artxiboko argazkia: EFE
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ikerketa bat abiatu du Alemaniako Poliziak Carles Puigdemont presidentea atxilotu zuen unean berarekin autoan zihoazen lau pertsonen aurka, estaltze delitua egin ahal izan dutelakoan. Estaltze delitua egin zuten ala ez aztertu nahi omen du fiskalak. Finlandiatik Belgikarako itzulera bidaia egiten ari zela atxilotu zuten, Danimarkako muga zeharkatu eta gutxira.
Gaur bertan Espainiako Poliziak salaketa aurkeztu du atxiloketaren unean Puigdemontekin zihoazen Xabier Goicoechea Fernandez eta Carlos de Pedro Lopez esquadra mossoen aurka. Aldi berean, polizia-etxe nagusiak bi agenteen aurkako ikerketa ireki du.
Aldi berean, Esquadra Mossoek barne ikerketa abiatu dute bi agenteen aurka. Horietako bat, Xabier Goicoechea, esquadra mossoa bizkartzainen taldeko kide da.
Carles Puigdemontekin eta bi esquadra mossoez gain, Josep Maria Matamala (Puigdemonten laguna) eta Bartzelonako Unibertsitateko irakasle bat zihoazen auto barruan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa