10:24

Politika

Gironan eta Bartzelonan

Mossoak AP-7an Figueresen zirkulazioa eten duten manifestariak ateratzen hasi dira

agentziak

1.000 ibilgailu inguru ez atzera ez aurrera geratu dira autobidean. Presoak aske uzteko eskatu eta greba orokorra egiteko deia egin dute. Zirkulazioa normaltasunera itzuli da hiriburuan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Esquadra Mossoak Figueresen AP-7a blokeatu duten independentziaren aldeko manifestariak banan banan ateratzen hasi dira, goizean goizetik Errepublikaren Defentsarako Batzordeek zirkulazioa bi noranzkoetan etenda izan ondoren.

Mossoen liskarren aurkako agenteek eguerdia baino lehentxeago ekin diote autobidea husteari, dozenaka pertsonak lurrean eserita jarraitzen baitute. Hori dela eta, poliziak banan banan ateratzen ari dira, besoetatik helduta.

Hainbat pertsonak AP-7 autobideko zirkulazioa eten dute gaur, asteartea, goizeko lehen orduan Figueresen (Girona), eta 1.000 ibilgailu inguru ez atzera ez aurrera geratu dira. Gauza bera egin dute Bartzelonako Diagonal etorbidean, hiriburuko iparraldean.

Era berean, beste protesta bat egin dute N-340 errepidean, bi noranzkoetan ibilgailuen joan etorria oztopatuta, Kataluniako Trafiko Zerbitzuaren esanetan.

Protesta ekintzak "Errepublikaren Defentsarako Batzordeek" deitu dituzte eta, AP-7aren kasuan, manifestariak Gironan elkartu dira goizaldean, elkarrekin Figueresera joateko, eta 1.000 pertsona inguruk zirkulazioa eten egin dute, bi noranzkoetan.

Kataluniako Trafiko Zerbitzuaren arabera, eragozpenak 06:34ean hasi dira autobidean, eta 1.000 ibilgailu ingururi eragin die.

Gidari gehiago harrapatuta gera ez daitezen, trafiko zerbitzuak hegoalderantz doazen ibilgailuak La Junquerako 2. irteeratik desbideratu ditu, eta iparralderantz doazenak Figuereseko 4. irteeratik.

Manifestariek txaleko islagarriak eraman, eta preso dauden politikariak aske uztea eskatzen duten pankartak erakutsi dituzte.

Gainera, Bartzelonan, beste pertsona talde batek hiriburuko Diagonal etorbideko zirkulazioa eten du eta, besteak beste, greba orokorrerako deia egin du.

Bartzelonako protesta ekintzaren argazkia. TV3en bideo batetik hartutako irudia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bartzelonako protesta ekintzaren argazkia. TV3en bideo batetik hartutako irudia

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena