16:00

Politika

Atxiloketa

CNIk eta Espainiako eta Alemaniako poliziak koordinatu dute Puigdemonten atxiloketa

Agentziak | Erredakzioa

Alemaniako poliziak baieztatu duenez, 11:19an atxilotu dute Puigdemont, herrialdeko autobide batean, Danimarkako mugatik zetorrela.

  • Carles Puigdemontek artxiboko argazkia. EFE

    Carles Puigdemontek artxiboko argazkia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Polizia Nazionalak, Ikerketa Kriminalerako Alemaniako Bulego Federalak eta CNI Espainiako Inteligentzia Agentziak koordinatu dute igande honetan Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohiaren atxiloketa.

Gaur Alemaniako Poliziak baieztatu dutenez, 11:19ean atxilotu dute herrialdeko autobide batean, Danimarkako mugatik zetorrela, hainbat hitzaldi eman eta gero ostiral gauean Finlandia utzi ostean.

Poliziaren esanetan, Ikerketa Kriminalerako Alemaniako Bulego Federalak, Espainiako Polizia Nazionalak eta CNI Inteligentzia Agentziak elkarlanean egin dute atxiloketa.

Joan den ostiralean, Puigdemont, erbesteratutako lau kontseilari ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusia atxilotzeko eta entregatzeko euroagindua berriz indarrean jarri zuen Auzitegi Gorenak. Matxinada delitua eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatu dizkie.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena