Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alemaniako Poliziaren eskuetan dago Carles Puigdemont. Antza, Dinamarkatik autoz sartzen ari zela geldiarazi dute.
Carles Puigdemont atxilotu dute Alemanian Danimarkatik sartzen ari zela
Albisteak (4)
Alemaniako Poliziak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia atxilotu du, Dinamarkako muga zeharkatu eta berehala. Jaume Alonso-Cuevillas bere abokatuak jakitera eman duenez, Espainiako Justiziak luzatutako euroagindua dela eta geldiarazi dute Puigdemanot muga pasatu eta lasterrera.
Hasiera batean nahasmena egon da "atxikita" edo "atxilotuta" ote zegoen, baina 13:00ak pasata, Espainiako Gobernuak jakinarazi du ofizialki "atxilotuta" dagoela adierazi diola Alemaniako Gobernuak.
Kataluniako presidente ohiaren abokatuak jakitera eman duenez, tratua "zuzena" izan da une oro, eta komisaldegi batean dago euroaginduaren xehetasunak aztertu eta galderak erantzuten. Puigdemont Belgikara itzultzen ari zela azaldu du bere abokatuak, "beti bezala, Belgikako Justiziaren eskura jartzeko", eta bere defentsa juridikoa martxan dela ere nabarmendu du.
Espainiako Fiskaltza lanean dabil Alemaniako Fiskaltzarekin eta Eurojustekin, behar duten dokumentazio eta material guztia eskaintzeko, xede izanik atxilotze-euroagindua abian jartzea.
Alemaniako Justizia sistemaren arabera, iparraldean dagoen Schleswig-Hostein Estatu federatuko Fiskaltza nagusia izando da presidente ohiaren kontrako euroagindua aztertuko duena.
Waterloora zihoan, autoz
Schleswig Holstein Uwe Keller Polizia Kriminalak baieztatu du 11:19an geldiarazi dutela presidente ohia, A7autobidean, Hanburgorako noranzkoan.
Atzo egun osoan Finlandiatik atera ote zen edo ez hizketan aritu ziren komunikabideak. Bezperan hitzaldia eman zuen Helsinkin eta ostiralean han harrapatu zuen Pablo Llarenak bera zein herbestean diren gainontzeko kontseilariak atxilotzeko emandako euroaginduaren albisteak. Handik Waterloora, Belgikan bizi den lekura, autoz itzultzen ari zela atxilotu du Poliziak.
Puigdemont Espainiaratzeko epea
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia euroaginduagatik Alemaniatik Espainiara eramateko epea 10 egunetik 60 egunera artekoa da.
Europako legediaren arabera, norbere herrialdera entregatzeko baimena emanez gero, 10 egunetan egiten da. Bestela, 60 egunera arteko epea dago atxilotua eskatzen duen herrialde horretara eramateko.
Espainiako Fiskaltza lanean dabil Alemaniako Fiskaltzarekin eta Eurojustekin, behar duten dokumentazio eta material guztia eskaintzeko, xede izanik atxilotze-euroagindua abian jartzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa