Politika
Iruñean
Agentziak | Erredakzioa
Euskararen aldeko plataformak deitutako manifestazioa Iruñea erdialdeko kaleetan barrena ibili da, autobus-geltoki zaharretik Gazteluko plazara.
Euskal Herrian Euskaraz plataformaren manifestazioa Iruñean. EFE
Ehunka pertsona bildu dira gaur arratsaldean Iruñean Euskal Herrian Euskaraz plataformak deitutako manifestazioan. Euskara ofiziala izateaz gain, eremurik edo mugarik ez izatea aldarrikatu dute.
Martxa Iruñeko erdiguneko kaleetan ibili da, autobus-geltoki zaharretik Gazteluko plazara.
EH Bilduk manifestazioa babestu du, eta parte hartzeko deia egin zien herritarrei ohar baten bidez, "euskararen ofizialtasunaren alde eta zonifikazioaren aurka".
Sortuk ere bat egin du ekimenarekin, eta babesa eskatu du "oztopoak gainditzeko, hizkuntza normalizazioan aurrera egiteko, eta euskararen ofizialtasuna zein hizkuntza politika burujabea eskatzeko garaia" delako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa