23:21

Politika

Katalunia

Milaka lagun atera dira kalera Katalunian, espetxeratzeak salatzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen ordezkaritzaren inguruan egindako elkarretaratzean istiluak izan dira eta gutxienez 24 lagun zauritu dira.

0:52
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dozenaka mila lagun kalera atera dira Katalunian, Auzitegi Gorenak Jordi Turull, Carme Forcadell, Raul Romeva, Josep Rull eta Dolors Bassa espetxeratu izana salatzeko.

ANC eta Omnium erakunde soberanistek eta Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteak deituta, bilkurak izan dira 20:00etan Kataluniako herri eta hirietan.

Vicen, Marta Rovira ERCko idazkari nagusiaren jaioterrian, esaterako, milaka lagunek Plaza Nagusia jendez bete dute.

Gironan 9.000 lagunetik gora elkartu dira preso eta erbesteratu politikoentzat askatasuna eskatzeko elkarretaratzean.

Bartzelonan bi elkarretaratze egin dituzte eta guztira 10.000 pertsona inguru bildu dira, Udaltzaingoak emandako datuen arabera.

Erakunde soberanistek deitutako mobilizazioa Catalunya Plazan egin dute. Amaieran, Agusti Alcoberro ANCko presidenteordeak eta Marcel Mauri Omniumeko presidenteordeak hartu dute hitza.

"155aren diktadura" salatu eta mugimendu soberanistak azkenean irabazi egingo duela azpimarratu dute, "independentziaren alde dauden herritarrak bi milioi baino gehiago garelako".

Horrez gain, "Estatuaren mehatxuei eta gezurrei aurre egiteko", batasuna eskatu dute.

Aldi berean, beste bilkura bat izan da Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen ordezkaritzaren inguruan, Errepublika Defendatzeko Batzordeek deituta, eta han manifestarien eta Esquadra Mossoen artean tentsio uneak eta istiluak izan dira.

Liskarretan 24 bat lagun zauritu direla jakinarazi dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena