Politika
Auzitegi Gorena
Kataluniako prozesuarengatik auzipetutako 25 politikariak
AGentziak | Erredakzioa
13ri delitu larria egotzi die Llarena epaileak: matxinada.
-
Jordi Turull, Carme Forcadell, Raul Romeva, Josep Rull eta Dolors Bassa. Argazkia: EFE
Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak Kataluniako prozesu subiranistari lotutako auzipetze autoa jakinarazi du ostiral honetan. Guztira, 25 politikari auzipetu ditu; 13ri delitu larria egotzi die: matxinada.
MATXINADAGATIK ETA DIRU PUBLIKOA BIDEGABE ERABILTZEAGATIK AUZIPETUAK (9)
CARLES PUIGDEMONT (JxCAT).- Belgikan. Kataluniako Parlamentuko diputatua
ORIOL JUNQUERAS (ERC).- Espetxean. Generalitateko presidenteorde kargugabetua. Kataluniako Parlamentuko diputatua
JOAQUIM FORN (JxCAT).- Espetxean. Generalitateko Barne kontseilari kargugabetua. Parlamentuko eserlekua utzi zuen
JORDI TURULL (JxCAT).- Kartzelan. Generalitateko Presidentetza kontseilari kargugabetua. Presidentegaia eta Parlamentuko diputatua
RAUL ROMEVA (ERC).- Kartzelan. Generalitateko Atzerri gaietako kontseilari kargugabetua. Kataluniako Parlamentuko diputatua
ANTONI COMIN (ERC).- Belgikan. Generalitateko Osasun kontseilari kargugabetua. Kataluniako Parlamentuko diputatua
DOLORS BASSA (ERC).- Espetxean. Generalitateko Enplegu kontseilari kargugabetua. Parlamentuko eserlekua utzi zuen
CLARA PONSATI (JxCAT).- Belgikan. Generalitateko Hezkuntza kontseilari kargugabetua. Parlamentuko eserlekua utzi zuen
JOSEP RULL (JxCAT).- Kartzelan. Generalitateko Lurralde eta Jasangarritasun kontseilari kargugabetua. Kataluniako Parlamentuko diputatua
MATXINADAGATIK AUZIPETUAK (4)
JORDI SANCHEZ (JxCAT).- Espetxean. ANC Kataluniako Asanblada Nazionaleko presidente ohia. JxCat zerrendako bigarrena. Parlamentuko eserlekua utzi zuen
JORDI CUIXART.- Espetxean. Omnium Culturaleko presidentea.
MARTA ROVIRA (ERC).- Espainiar Estatutik kanpo. ERCren idazkari nagusia. Parlamentuko eserlekua utzi zuen
CARME FORCADELL (ERC).- Kartzelan. Kataluniako Parlamentuko presidente ohia. Parlamentuko eserlekua utzi zuen
DESOBEDIENTZIAGATIK ETA DIRU PUBLIKOA BIDEGABE ERABILTZEAGATIK AUZIPETUAK (5)
MERITXELL BORRAS (JxCAT).- Generalitateko Gobernazio kontseilari kargugabetua
LLUIS PUIG (JxCAT).- Belgikan. Generalitateko Kultura kontseilari kargugabetua. Parlamentuko eserlekua utzi zuen
CARLES MUNDO (ERC).- Generalitateko Justizia kontseilari kargugabetua. Kataluniako Parlamentuko diputatua
SANTIAGO VILA (PDeCAT).- Generalitateko Berrikuntza kontseilari kargugabetua
MERITXELL SERRET (ERC).- Belgikan. Generalitateko Nekazaritza kontseilari kargugabetua. Parlamentuko eserlekua utzi zuen
DESOBEDIENTZIAGATIK AUZIPETUAK (7)
ANNA GABRIEL (CUP).- Suitzan. CUPeko diputatu ohia
MIREIA BOYA (CUP).- CUPeko diputatu ohia
LLUIS MARIA COROMINAS (JxCAT).- Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren kide ohia
LLUIS GUINO (JxCAT).- Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren kide ohia
ANNA SIMO (ERC).- Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren kide ohia
RAMONA BARRUFET (JxCAT).- Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren kide ohia
JOAN JOSEP NUET (CAT en Comu-Podem).- Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren kide ohia. Diputatua Parlamentuan