17:18

Politika

Katalunia

CUP abstenitu egingo da, eta Turull aurreneko bozketan izendatzea eragotziko du

Agentziak | Erredakzioa

“Estatuaren errepresioak ezin du gure ekintza politikoa baldintzatu”, azaldu du CUPek agiri batean.

  • Vidal Aragones CUPeko diputatua batzarrera heldu denean. Argazkia: EFE

    Vidal Aragones CUPeko diputatua batzarrera heldu denean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bere lau parlamentarien abstentzioa mantentzea erabaki du gaur CUPek, Govern osatzeko lehen proposamena jaso ondoren. Honenbestez, Jordi Turull JxCateko hautagaia aurreneko bozketan Generalitateko presidente izendatzea eragotziko du CUPek.

CUPen Kontseilu Politikoak eta Ekintza Parlamentariorako Taldeak (GAP) bilera egin dute eguerdian, eta abstenitzea erabaki dute, alderdiko iturriek jakitera eman dutenez.

Kontseilu Politikoaren bileran, inbestiduraren aldeko eta kontrako lurralde asanbladen kopurua oso parekaturik zegoen, baina azkenean Jordi Turullen inbestidura ez erraztearen aldekoak nagusitu dira.

 

“Estatuaren errepresioak ezin du gure ekintza politikoa baldintzatu”

 

“Estatuaren errepresioak ezin du gure ekintza politikoa baldintzatu”, azaldu du CUPek agiri batean. “Urriaren 1eko agindua bete eta legealdirako gobernu programa ausart batekin, Estatuaren aurkako oldarraldiak jarraitu behar zuela lehen unetik esan genuen”, erantsi du.

Zentzu horretan, martxoaren 3an egindako adierazpena gogorarazi du CUPen Kontseilu Politikoak. “JxCaten eta ERCren Govern programa proposamenak ez du neurri errepublikarrak eta sozialak eraikitzeko lanean aurrera egiten, langileriaren eta klase herritarraren eskubide eta beharrizanak asetzeko”, azpimarratu zuen.

Testuinguru honetan, “Espainiako Estatuak ekintza politikoa justiziaren bidez baldintzatu nahi du, eta hori ezin dugu onartu, errepresioaren aurkako ekintza koordinatu beharra dago politikoki indartsuagoak izateko, baina horrek ez du esan nahi Llarena epailearen zitazioen arabera politika egitea”, nabarmendu dute antikapitalistek.

Jarraitu zuzenean inbestidura saioa Kataluniako Parlamentuan:

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena