Politika
Kataluniako inbestidura
Agentziak | Erredakzioa
JxCat Jordi Sanchezek Kataluniako presidentea izateko Auzitegi Gorenean aurkeztutako helegitearen erantzunaren zain dago.
Jordi Turull. Argazkia: EiTB.
Jordi Turull Presidentziako kontseilari ohia Junts per Catalunyaren (JxCat) inbestidurarako hautagai izango dela berretsi du astearte honetan Meritxell Serret ERCko agintariak.
"Atzo Junts per Catalunyak Jordi Turullen izena proposatu zuen", esan du Serretek TV3n egindako adierazpenetan; horren harira, Jordi Sanchez ordezkatzeko Turullen izena aurkeztu izana "oso albiste ona" dela esan du.
JxCat Jordi Sanchezek Kataluniako presidentea izateko Auzitegi Gorenean aurkeztutako helegitearen erantzunaren zain dago, baina Turull mantentzen du ordezkari gisa.
"Kataluniako gizarteak aurrera egiteko eta autogobernua eta horren eskubideak berreskuratzeko Gobernua abian jartzea" espero duela esan du Serretek.
ERCk JxCatek proposatutako izen guztiak errespetatzen dituela esan du, independentziaren aldarrikapenaren ostean, Espainiako justiziatik ihes eginda Belgikan dagoen kontseilari ohiak. Hala ere, Serretek ez du argitu CUPek hautagaitza hori babesten duen ala ez, beraiekin oraindik ez duelako horretaz hitz egin.
Sanchezek inbestidurari uko egingo balio, Puigdemontek hirugarren plan bat aurkeztu ahal izango luke aste honetan, eta ondorioz, Roger Torrent Parlamentuko presidentea alderdiekin biltzen hasi beharko zen, eta iturri subiranoen arabera, inbestidurarako osoko bilkura datorren astean egingo lukete.
Serreten hitzetan, inbestidurarako alderdi independentisten arteko akordioa "oso aurreratua" dago.
Era berean, Genevan (Suitza) harreman "garrantzitsuak" izan dituztela, eta "mundu guztiarekin, Espainiako Estatuarekin ere" hitz egiteko prest daudela esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa