11:44

Politika

PRESOAK

Zunbeltz Larrea preso ondarroarra aske gelditu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Castelloko kartzelatik irten da goizean, espetxean 15 urte egin ostean.

  • Zunbeltz Larrea espetxetik irten berritan. Argazkia: Etxerat Elkartea

    Zunbeltz Larrea espetxetik irten berritan. Argazkia: Etxerat Elkartea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zunbeltz Larrea Azpiri presoa aske gelditu da gaur goizean espetxean 15 urte egin ostean, Etxerat presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez. Arratsalderako, harrera ekitaldiak iragarri dituzte Durangon eta Ondarroan.

Goizeko lehen orduan atera da Castelloko kartzelatik, eta senide eta lagunak zituen zain atarian.

Auzitegi Nazionalak hamar urteko kartzela zigorra ezarri zion ETArekin kolaboratzea eta lehergai biltegia izatea leporatuta. Aurrez, hainbat aldiz atxilotu zuten, kale borroka  egotzita.

Arratsaldean, ongietorria egingo diote Durangon (18:30) eta Ondarroan (20:30).

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena