Politika
Ekitaldia
Agentziak | Erredakzioa
1960 eta 2014 urteen artean izandako 'heriotza kasuak' aztertzeko egindako ikerketaren datuak aurkeztu dituzte erakundeko bozeramaileek gaur goizean.
Albisteak (3)
Biktimak "bere aniztasunean" onartzeaz gain, argitu gabe dauden 482 heriotza kasuak konpontzen lagunduko duen "akordio politiko eta soziala" aldarrikatu du Foro Sozialak gaur goizean. Euskadin hainbat hamarkadatan bizitako indarkeriak utzitako datuak dira, erakundeak ondorioztatu duenez.
Euskadin bake prozesua bultzatzen duten erakundeek eta pertsonek 1960 eta 2014 urteen artean izandako "heriotza kasuen" inguruan helarazitako datuak alderatzen dituen ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte Teresa Toda, Agus Hernan, Fernando Armendariz eta Nekane Alzelai Foro Sozialeko bozeramaileek gaur goizean.
Hernanek azaldu duenez, "benetako biktimen eskubideak kontuan hartuko dituen" akordio baterantz aurrera egitea eskatu die Foro Sozialak Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari, Espainiako Gobernuari ("posible balitz"), biktimei ("antolatuta daudenak eta ez daudenak") eta gizarte zibilari. Horrez gain, "gizarteak elkarbizitza eraikitzeko, gertatutakoa ahaztu gabe baina preso gehiago gabe, lanean aurreratzeko duen grina" aintzat hartzea eskatu die.
Txostenaren datuak
Ikerketa egiteko erabilitako iturriek irizpide eta zenbaki desberdinak helarazi dituztela berretsi du Foro Sozialak. Beraz, "gertatutakoa kontatzeko oso modu desberdinak" daudela azpimarratu du.
Foro Sozial Iraunkorrak ondorioztatu duenez, 482 heriotza kasu daude argitu gabe.
ETAk eragindako heriotzen % 23 daude argitu gabe; Batallon Vasco Españolen hilketetatik % 24,3; eta GALen kasuen % 37.
Alzelai eta Hernan bozeramaileek azaldutakoaren arabera, "premiazkoa" da, gai horren inguruko eztabaida abiatzea, biktimek "egia jakiteko eskubidea dutelako, justizia, onarpena, eta berriz ez gertatzea bermatzeko". Halaber, "biktimarik ez diskriminatzea" defendatu dute.
Zentzu horretan, "erakundeetan ordezkatuta ez daudela sentitzen duten biktimei parte-hartze nabarmenagoa" eman behar zaiela eskatu dute, "ikerketa guztiak kontuan izan behar direla" aldarrikatzeaz gain.
Bestalde, tortura kasuak ere aipatu dituzte: "erreparazioa merezi duten 4.113 pertsona torturatu daude". Beraz, "bigarren fase batean" horiek ere zenbatu behar direla berretsi dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa