Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
JxCat alderdiko presidentegaiak erabakia lehenbailehen hartzeko eskatu dio Auzitegiari "jokoan diren interesen garrantzia" kontuan hartuta.
Sanchez, ANCren ekitaldi batean. EiTBren artxiboko argazkia
Jordi Sanchez Kataluniako Presidentetzarako hautagaiak (JxCat) apelazio helegitea aurkeztu du astelehen honetan Auzitegi Goreneko Zigor arloko Salan. Pablo Llarena epaileak inbestidura saiora joateko baimena ukatu zion, eta erabaki hori errekurritu du Soto del Real kartzelan preso dagoen politikariak.
Helegitea albait arinen aztertzeko eskatu dio Sanchezek Auzitegiari, "jokoan diren interesen garrantzia" kontuan hartuta: presidente aukeratua izateko dituen eskubide politikoak zein botoa eman dioten milioika pertsonenak.
Defentsak argudiatu duenez, inbestidura saioa atzeratuta dagoen arren, ezin da denbora mugagabean etenda egon.
Oinarrizko eskubideak urratu dizkiote
Jordi Pina Sanchezen abokatuak helegitean argudiatu duenez, inbestidura saiora joatea debekatuta "hainbat oinarrizko eskubide urratu dizkiote eta Konstituzioaren zenbait oinarriri kalte larria egin die"
Urratutako eskubideen artean honakoak aipatu ditu defentsak: parte hartze politikorako eta kargu publiko izateko eskubidea, errugabetasun printzipioa ("aldez aurretiko zigorra ezarri diote") eta iritzi politikoa adierazteko eta aniztasun politikorako eskubidea.
Sanchezen ustez, Kataluniak autonomia politikorako duen eskubidea (Konstituzioaren 2. artikulua) urratu du Gorenak, babes gehiago dituen hautagaia aukeratzeko aukera eragotzi baitu.
Llarenak aipatutako argudioei dagokionez, Pina abokatuak esan du ordena publikoa arriskuan jartzeko aukerak ez duela justifikaziorik, "intuizio pertsonaletan oinarrituta daudelako".
"Zein unetan egingo du berriro Sanchezek sedizio edo matxinada delitua? Polizia furgoiek Parlamentura eramaten duten tartean, akaso?", galdetu du helegitean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa