21:47

Politika

Heriotza

Xabier Rey Urmeneta ETAko presoa hilda topatu dute Puerto III espetxeko bere ziegan

eitb.eus

Presoa 26 urteko espetxe zigor bat betetzen ari zen, eta 2008tik lehen graduan zegoen.

  • Xabier Rey Urmeneta, bigarrena ezkerretik. Argazkia: EiTB

    Xabier Rey Urmeneta, bigarrena ezkerretik. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Xabier Rey Urmeneta ETAko presoa hil da Andaluziako Puerto III espetxean, Etxeratek eta Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak baieztatu dutenez.

Nafar presoa (36 urte) kondena betetzen ari zen kartzela horretan, eta lehen graduan zegoen atxilotu zutenetik, hau da, 2008tik.

Etxeratek salatu du presoa Euskal Herritik 1.050 kilometrora dagoen espetxe batean hil izana, eta lehen graduan egoteak presoen bizi baldintzak "zaildu" egiten duela ohartarazi du.

Euskal presoen aldeko elkarteak "babes osoa eta elkartasuna" adierazi die Rey Urmenetaren senideei, eta sakabanaketa eta "euskal presoen aurka mantentzen diren gainontzeko salbuespen neurri krudelak bertan behera uztea" eskatu du.

2011n, Auzitegi Nazionalak 26 urteko espetxe zigora ezarri zion Rey Urmenetari, ETAko talde bateko kide izatea egotzita.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena