14:11

Politika

Epaiketa Auzitegi Nazionalean

Altsasuko auzipetuen defentsek Espejel epailea errekusatzea eskatu dute

Agentziak | Erredakzioa

"Epaileak zeharkako edo zuzeneko interesa dauka epaiketan, Guardia Zibilarekin harreman estuak baititu", jasotzen dute defentsek ostegunean aurkeztutako errekusazio-idazkaian.

  • Altsasuko azuipetuen defentsako abokatuen artxiboko argazkia.

    Altsasuko azuipetuen defentsako abokatuen artxiboko argazkia. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Epaile impartzial bat izateko eskubidea bermatzeko" Concepcion Espejel Auzitegi Nazionaleko epailearen abstentzioa eta, ondorioz, horren errekusazioa eskatu dute Altsasuko gazte auzipetuen defentsek. Altsasuko gazteak epaituak izaten ari dira Auzitegi Nazionalean bi guardia zibili eta horien bikotekideei taberna batean eraso egitea leporatuta.

Defentsek agiri batean jakinarazi dutenez, errekusazioa atzo erregistratu zuten, eta bertan, "epaileak zeharkako edo zuzeneko interesa dauka epaiketan, Guardia Zibilarekin harreman estuak baititu".

Errekusazio-idazkian jasotakoaren arabera, Guardia Zibileko koronel batekin ezkonduta dago Espejel, eta ondorioz, "harreman psikologikoa edo lotura afektibo handia" dauka Guardia Zibilarekin. Izan ere, Guardia Zibilaren Meritu Ordena jaso zuen "Gorputz horren edo aberriaren interesaren ospe onerako egindako ekintza edo jokabideengatik".

Defentsako abokatuen ustez, "bistakoa" da Guardia Zibilarekin duen "erlazioa zalantzan jartzen dutela bere impartzialitatea eta kemena auzia honetan erabakitzeko". Hori horrela, "akusatuek ezin dute sentitu inpartzialtasunez epaituak izaten ari direla".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena