Politika
KATALUNIA
Urriaren 1eko erreferendumari ere 'balioa eman' dio Parlamentuak. Onartutako ebazpenak presidente izateko zilegitasuna sinbolikoki aitortzen dio Puigdemonti, Gobernu berria osatzeko lehen pauso gisa.
Albisteak (3)
Legealdiko lehen osoko bilkura izan da gaur Kataluniako Parlamentuan. Atzeratuta hasi da, eta nahasmen handiko bilkura izan da. Azkenean, Carles Puigdemont JxCateko hautagaiak Kataluniako presidente izateko zilegitasuna duela dioen ebazpena onartu du Parlamentuak. JxCaten proposamenak ERC eta CUP alderdien babesa jaso du. Urriaren 1eko erreferendumari ere balioa ematen dio idatziak.
Horrela, Konstituzioaren 155. artikuluaren ezarpena eten eta Kataluniako Gobernu berria osatzeko lehen pausoa eman dutela azpimarratu dute alderdi independentistek.
JxCat alderdiak eta CUPek akordioa lortu zuten atzo, gaur bozkatu den ebazpena adosteko. Hasiera batean, CUPek zuzenketa bat sartu nahi zion testuari, urriaren 27eko independentziaren aldebakarreko adierazpenari ere balioa emateko. Azkenean, ondorio juridikoak saiheste aldera, zuzenketa hori ez onartzea erabaki dute alderdi independentistek.
Osoko bilkura 10:00etan hastekoa zen, baina ordubete atzeratu da, aurretik Parlamentuko Mahaia eta Bozeramaileen Batzordea bilduta izan direlako.
Urriaren 1eko erreferendumari egin zaion erreferentziak harrotu du hauts gehien. Puntu hori onartuta, Konstituzionalaren ebazpenak urra ditzaketela ohartarazi dute Parlametuko letratuek.
PPk eta Ciudadanosek ez dute parte hartu bozketan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa