18:16

Politika

Terrorismoaren biktimak

Ipar Euskal Herriko ordezkaritzarekin izandako bilera 'positibotzat' jo du Covitek

Agentziak | Erredakzioa

Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak Max Brisson senatari kontserbadorea eta Vincent Bru En Marche! koalizioko diputatua hartu ditu Donostiako egoitzan.

  • Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea Ipar Euskal Herriko ordezkaritzarekin bilduta. Irudia: EiTB

    Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea Ipar Euskal Herriko ordezkaritzarekin bilduta. Irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ipar Euskal Herriko ordezkaritzaren bi bozeramailerekin bildu ondoren, batzar “positiboa” izan dela esan du gaur Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak. ETAko presoen izenean Frantziako agintariekin negoziatzen ari da ordezkaritza. Era berean, bakearen artisauak ordezkaritzako kideak dira.

Konkretuki, Max Brisson senatari kontserbadorea eta Vincent Bru En Marche! koalizioko diputatua hartu ditu Ordoñezek Donostiako egoitzan.

“Frantziako espetxe legeak” mahai gainean izan dituzte bi aldeek, bertako Gobernuak Zigor Garro eta Julen Mendizabal presoak gaur Mont-de-Marsaneko kartzelara eraman ondoren, Euskal Herritik gertuen dagoen espetxera.

Bi presoak Euskal Herrira gerturatzeko erabakiarekin “ados” agertu da Ordoñez, Frantziako “legedia” errespetatzen duelako. Presoek “odol-deliturik edo Espainian betetzeko zigorrik ez izatea marra gorriak” dira araudiarentzat, biktimen ordezkariak erantsi duenez.

“Inolako eztabaidarik” izan ez duen “puntu bakarra” izan dela adierazi du Ordoñezek. “Frantziako legedia” aplikatu izan delako, “guztiz ados” zeudelako, gaineratu du.

"Neurri kolektiborik ez"

Bestalde, Helene Davo Justizia ministroaren kabineteko zuzendariordearekin iragan urtarrilean, Parisen, izan zuen bilera gogorarazi du Consuelo Ordoñezek. Coviteko presidentearen ahotan, presoak hurbiltzeko “neurri kolektiborik” izango ez dela ziurtatu zien Davok. Eskaerak banan-banan aztertu zirela azaldu zien, “marra gorriak” kontutan hartuta, eta zigor erregimen orokorra aplikatuz.

Davoren azalpenak entzunda, “oso lasai” azaldu zen Ordoñez. Coviteko ordezkariaren hitzetan, Frantzian “aldatu den gauza bakarra ETAko presoen jarrera izan da, legedia obeditzea erabaki dutelako”.

“Frantziako eta Espainiako Zuzenbidezko Estatua defendatuko dugu beti”, azpimarratu du gaur Ordoñezek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena