Politika
GREBA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Martxoaren 8ko mobilizazio babestu arren, egun horretarako deitutako 15 minutuko elkarretaratzeetan baino ez du parte hartuko.
Artolazabal, Erkoreka eta Azpiazu sailburuak. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak ez du martxoaren 8ko greba feministarekin bat egingo, bai ordea, egun horretarako deitutako 15 minutuko elkarretaratzeetan, etxean eta familian "oraindik gertatzen diren desoreka garrantzitsuak zuzentzeko".
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan defendatu duenez, berdintasunaren aldeko politikak egunero jarri behar dira abian, ez martxoaren 8an soilik.
Eusko Jaurlaritzak atzo Emakundek egindako ekarpenekin bat egiten du, baina 15 minutuko elkarretaratzetan bakarrik parte hartuko dute sailburuek.
Prentsaurreko horretan bertan, Beatriz Artolazabal Enplegu sailburuak "berdintasunaren alde borrokatzeko martxoaren 8an erakundeetan kemenez lan egitea" proposatu du.
"Emakumeen kausari ekarpen handiagoa" egingo diola uste du Artolazabalek bere lanpostuan egonda. Halaber, "berdintasunaren aldeko borroka ez da emakumeen kontua soilik, gizonezkoena ere bai, eta ez daude greba horretara deituak", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa