14:32

Politika

Presoak

Zigor Garro eta Julen Mendizabal Mont-de-Marsanera hurbildu ditu Frantziak

EITB.EUS

Etxerat elkarteak jakinarazi du albistea eta Garroren familiak baieztatu.

  • Mont de Marsaneko kartzela

    Mont de Marsaneko kartzela

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziak Zigor Garro eta Julen Mendizabal euskal presoak Mont-de-Marsaneko kartzelara gerturatu ditu, Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak jakinarazi duenez.

Garroren lekualdatzea familiak berak baieztatu du, bart presoarekin hitz egin ahal izan baitute. Lander anaiak Euskadi Irratiari kontatu dionez, Zigorrek berak esan die Saint Maurretik (Paris hego-mendebaldean) Frantziako hiriburuko kartzela batera eraman zutela, eta handik, Mont-de-Marsanera.

Julen Mendizabal ere Landetako hiriburuko kartzelara hurbildu dute Osnytik (Paris ipar-mendebaldea).

Etxeratek ez du bestelako argibiderik eman.

Garro DPS (Detenus Particulierement Signales, espetxe egoera berezian dauden presoak) zerrendatik atera zuten duela hilabete, beste sei presorekin batera.

Bestalde, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, "oso berri ona da". Frantziako Gobernuak agerian utzi du horrela "legearen eremuan" hurbilketak egin daitezkeela,  horren arabera.

Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, kazetariek galdetuta, Erkorekak esan du Mariano Rajoyren Gobernuak oraingoz ez duela antzeko pausorik emateko asmorik.

Ildo horretan, ETAko presoak gertuko espetxeetara hurbiltzea "distentsio neurri positiboa" izango litzatekeela gaineratu du.

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena