Politika
Presoak
EITB.EUs
Orain arte Basauriko kartzelan izan dute txiolari ezaguna (@erreharria), baina joan den astean Darocara (Zaragoza) urrundu zuten. Sakabanaketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaurko Amurrion.
Remirezen senitartekoen autoa, istripua izan ondoren. Argazkia: @ErreHarriaFree
Alfredo Remirez (@erreharria) presoaren senitartekoek istripua izan dute Amurrioko gaztea Darocako kartzelara (Zaragoza) bisitatzera joan ostean, @ErreHarriaLibre Twitter kontutik jakinarazi dutenez.
Iturrion arabera, presoaren senideak onik daude. Istripua sakabanaketaren ondorio dela salatu dute.
Izan ere, amurrioarra kartzelatu zutenetik, 2017ko azarotik, Basauriko espetxean (Bizkaia) egon da. Joan den astean, baina, Euskal Herritik 400 kilometrora dagoen Darocako kartzelara (Zaragoza) urrundu dute.
[ADI¿] Alfredo dispertsatu eta lehenengo bidaian bere senideek ISTRIPUA izan dute. Ondo daude guztiak, baina hau da dispertsio mendeku politikaren errealitatea, hau da dispertsioarein lortu nahi duten argazkia, eta lortu dute. Nahikoa da! ADI MOBILIZAZIOEI! pic.twitter.com/SpZowaipEx
— #allFREEdom (@ErreHarriaLIBRE) 25 de febrero de 2018
Sakabanaketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute astelehen honetan Amurrion (Araba), 19:00etan herriko plazan.
Remirezi urtebeteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak terrorismoa goraipatzea egotzita. Amurrioko jaien txupinazoan sakabanaketa salatzeko Twitterren protesta egiteagatik zigortu zuten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa