Politika
Memoria historikoa
Agentziak | Erredakzioa
1938ko maiatzaren 24ean eraildako gizon baten gorpuzkiak dira. 25 urte zituela hil zen.
1938an Ezkabatik ihes egindako gizon baten gorpuzkiak aurkitu dituzte Olaben. Nafarroako Gobernua
1938an Ezkabako espetxetik ihes egindako gizon baten gorpuzkiak aurkitu dituzte gaur Olaben (Olaibar). 25 urte zituela erail zuten.
Nafarroako Gobernuak baieztatu duenez, urte asko isilik egon ostean, Esteban Arriolaren eta inguruko beste hainbat herritarren testigantzak hobiak aurkitzeko eta ondoren gorpuzkiak ikuskatzeko eta ateratzeko lana erraztu dute. Dokumentatutakoaren arabera, erailketa 1938ko maiatzaren 24ean gertatu zen.
2016az gero Aranzadi Zientzia Elkarteak Nafarroako Gobernuarekin duen hitzarmenaren baitan egin dute ikuskapena. Azken aurrekontuetan ezarritakoaren arabera, 100.000 euro bideratu zizkioten proiektuari.
2016ko urtarrilean, Ezkabako kartzelatik ihes egindako beste 14 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu zituzten Olabeko hilerritik gertu zegoen hobi batean.
Joan den otsailaren 9an, Ana Ollo Herritarren eta Erakundeen Harremanetarako kontseilariak GR-225 ibilbidea aurkeztu zuen, Ezkaba eta Urepel arteko 53 kilometroetan barrena San Cristobal kartzelako presoek ihes egiteko jarraitutako bidea, alegia.
Ibilbidean hustutako hainbat hobi ikus daitezke, baita Olaben aurkitutakoa ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa