Politika
Katalunia
Agentziak
Data oraindik ez du ezarri Roger Torrent presidenteak. Ciutadansek eskatuta egingo dute osoko saioa.
Bozeramaileen Batzordearen bilera. EFE
Ez atzera ez aurrera dagoela eta, bere egoera aztertzeko osoko bilkura egingo du Kataluniako Parlamentuak datorren astean.
Parlamentuko iturriek jakinarazi dutenez, Bozeramaileen Batzordearen bilera izan da gaur, eta osoko bilkura egitea erabaki dute, data zehatza ezarri ez badute ere. Izan ere, Roger Torrent Ganberako presidenteari dagokio hori zehaztea. "Data zehatza gaurko egunean zehar jakinaraziko du Torrentek", azaldu dute.
Adostutakoaren arabera, taldeek aurkeztutako ebazpen proposamenak eztabaidatuko dituzte. Talde bakoitzak 15 minutu izango ditu defendatzeko (talde mistoak, zazpi minutu eta erdi) eta zuzenketak aurkeztu ahalko dira. Bozketa egingo dute amaitzeko.
JxCat, PSC eta En Comun Podem taldeek aurkeztutako ebazpenak izango dira eztabaidagai. Lehenengoak bakarka erregistratu du berea. Proposamenean, Kataluniako Gobernua eta erakundeak berrezartzea, Carles Puigdemont presidente izateko duen legitimotasuna aldarrikatzea eta 155. artikulua kentzea eskatu dute.
Sozialistek inbestidura saioa egiteko bi hilabeteko epea aktibatzeko eskatu dute euren proposamenean.
Ciutadans taldeak eskatuta egingo dute osoko saioa. Berak erregistratu zuen proposamena, baina edukiz hornitu gabe.
Hala, En Comun Podemek aurkeztutako proposamena eztabaidatuz abiatuko da saioa. Egoera desblokeatzea eta Kataluniako subiranotasuna eta eskola publikoaren eredua defendatzea ditu helburu ebazpenak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa