20:58

Politika

Epaiketa

'De Miguel' auzia epailearen kontrolpean ikertu zutela esan du ertzain batek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Epaiketaren bigarren saioan hamabi ertzainek deklaratu dute. ‘De Miguel’ auzian 26 pertsona daude auzipetuta, tartean Arabako EAJren buruzagi ohiak, ustelkeria egotzita.

  • 26 auzipetuak akusatuen eserlekuan. Artxiboko argazkia: EFE

    26 auzipetuak akusatuen eserlekuan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'De Miguel auzia'ren ikerketa instrukzio epaileak zuzendu zuela eta, beraz, Ertzaintzak ez zuela ikerketa paralelorik egin adierazi du gaur ertzain batek.

Ikerketa horretan parte hartu zuten hamabi ertzainek deklaratu dute 'De Miguel auzia'ren epaiketaren bigarren saioan.

Guztira, 26 pertsona daude auzipetuta, tartean Arabako EAJren buruzagi ohiak, legez kanpoko komisioak kobratzeko sarea osatu izana egotzita.

Lehendabiziko atxiloketak eta miaketak 2010eko martxoan egin zituzten. Polizia-operazio guztiak instrukziozko epaileak agindutakoaren arabera egin zirela berretsi dute.

Delitu ekonomikoetan aditua den ertzain batek zuzendu du zuen Koldo Ochandiano Arabako EAJren zuzendaritzako kide ohiaren etxebizitza miatzeko operazioa. Fiskalaren galderak erantzunez, ikerketa guztia instrukzio epaileak kontrolatu zuela eta Ertzaintzak ikerketa paralelorik egin ez zuela azpimarratu du ertzainak.

Akusatuen defentsek iradoki dute Ertzaintzak bere kabuz, instrukzio epailearen lepotik, ikertu zutela auzia.

Atzokoan bezala, gaur ere akusatuen eserlekuan auzipetu bakarra egon da. Lekukoen deklarazioak biltzeko fase honetan ez daude derrigortuta epaitegira joatera.

Epaiketak datorren ostegunean jarraituko du. Saio horretan ertzain gehiagok deklaratuko dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena