Politika
Ongietorri ekitaldiak
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Legebiltzarreko alderdiek ETAko preso ohien ongietorriak ukatzeko PPren proposamena eztabaidatuko dute ostegunean.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, gaur, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak astearte honetan jakinarazi duenez, Ertzaintzak ez zuen deliturik ikusi Joseba Pagazaurtunduaren hilketan parte hartu zuten ETAko 2 preso ohiri Andoainen (Gipuzkoa) igandean egindako harreran.
Ekitaldi horretan, Ertzaintzak ez zuen terrorismoaren biktimen legea urratzeagatik "salaketa jartzeko moduko deliturik" hauteman, azaldu du Erkorekak astearteko Gobernu bileraren ostean.
Hori dela eta, epaile baten batek eskatu ezean, Ertzaintzak ez du ekitaldiaren inguruko txosten "zehatzik" egiteko asmorik.
Bestalde, ekitaldia Auzitegi Nazionalak onartu zuela gogoratu du Erkorekak, eta hortaz, Eusko Jaurlaritzak ez zuen horretarako baimenik eman ezta kendu ere.
Iñaki Igerategi e Inaxio Otaño igandean Andoainen egindako omenaldian. Argazkia: EiTB.
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak atzo (astelehena) jakinarazi zuenez, harreraren inguruko ikerketa abiatuko du. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Javier de Andres Espainiako Gobernuko ordezkariak ekitaldiaren aurka agertu ziren.
PPk egindako elkarretaratzeagatik galdetuta, Eusko Jaurlaritzak herritarren zein alderdi politikoen adierazpen eta manifestazio askatasuna babesten duela esan du Erkorekak.
Eusko Legebiltzarreko alderdiek ETAko preso ohien ongietorriak ukatzeko PPren proposamena eztabaidatuko dute ostegunean.
Ildo horretan, ekitaldi horien aurkako Legebiltzarraren erabaki "sendoa" espero duela esan du. Izan ere, Eusko Jaurlaritza "biktimei umiliazioa eragiten dieten ekitaldi publikoen aurka dago erabat", adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa