Politika
Hedabide suitzar batean
agentziak
Gabrielen abokatuak idazkia aurkeztu du Gorenean dagoeneko. CUPeko ordezkariaren esanetan, atzerritik eraginkorragoa izango da bere mugimenduarentzat, kartzelatik baino.
Artxiboko argazkia: EFE
Anna Gabriel CUPeko ordezkariak iragarri du asteazkenean ez dela Auzitegi Gorenera joango Pablo Llarena epailearen aurrean deklaratzera: "Ez naiz Madrilera joango".
"Ez dudanez epaiketa justurik izango nire herrialdean, nire eskubideak babestu ahal dituen herrialde bat bilatu dut", esan du Le Temps egunkari suitzarrean argitaratu duten elkarrizketa batean, Europa Pressen arabera. Gabriel aurreko asteburuan joan zen Genevara.
Horren ildotik, Gabrielen abokatuak idazkia aurkeztu du jada Auzitegi Gorenean, Suitzan geratu eta bihar deklaratzera joango ez dela idatziz iragartzeko, independentziaren aldeko prozesuaren aurkako auzian "epaiketa justu bat" egingo ez dutela iritzita.
Idazkian, Eferen arabera, Benet Salellas CUPeko diputatu ohi eta abokatuak Suitzako egunkariak plazaratutako elkarrizketari lotzen zaio.
¿Una estratègia per visibilitzar i internacionalitzar el conflicte.
— CUP Països Catalans (@cupnacional) 20 de febrero de 2018
Per no claudicar davant la justícia espanyola i la seva repressió.#NiUnaMés #ConstruïmRepública pic.twitter.com/9sseS3lp2L
"Prozesuarekiko leialtasunagatik, alde honek jakinaren gainean ipintzen du Auzitegia eta, hortaz, ez denez ikertuaren deklaraziorik egingo, idazki honen bidez abokatua ere ez dela bihar agertuko iragartzen dugu", dio Salellasek Auzitegian aurkeztutako idazkian.
CUPek prentsaurrekoa du gaur Bartzelonan, Gabrielen defentsa estrategia azaltzeko.
Gabrielek Espainiako eta Turkiako egoerak parekatu ditu, eta, gainera, bere jarduera politikoagatik epaitzen ari direla kritikatu du, urriaren 1eko erreferenduma modu baketsuan defendatu baitu beti.
"Abendutik kartzelan dauden nire kide batzuen egoera ikusi ondoren konturatu nintzen alde egin behar nuela. Ez naiz kartzelara joateko arriskua duen bakarra, (Kataluniako) Gobernu osoa dago mehatxupean", adierazi du, behin-behineko kartzelaldian dauden kontseilari kargugabetuengatik. Hori dela eta, atzerritik eraginkorragoa izango da bere mugimenduarentzat, kartzelatik baino.
"Kataluniako afera politikoki ebazteko aukera egon beharko litzateke, baina Espainiako agintariek independentzia zapalkuntzaren bidez isilarazi nahi dute", gaineratu du, eta "Rajoyren Gobernuak ez du ezer egiten talde faxistek indarkeriaz jokatzen dutenean", salatu du.
Halaber, tamalgarritzat jo du "irakasleak, poliziak, politikariak eta hautesleak ere" ikertzea prozesu kataluniarra dela eta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa