07:30

Politika

Epaiketa Auzitegi Nazionalean

ETArekin harremanetan jarri izana ukatu du Troitiñok ANn

agentziak

2011an kartzelatik atera zuten eta Erresuma Batura joan zen. Hango agintariek behin eta berriz uko egin diote Justizia espainiarraren esku uzteari, aurreko maiatzera arte.

  • Troitiño, gaur, epailearen aurrean deklaratzen

    Troitiño, gaur, epailearen aurrean deklaratzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Antton Troitiñok gaur, astelehena, Auzitegi Nazionalean ukatu egin du ETArekin harremanetan jarri izana 2011an kartzelatik irten eta gero, "egun on ere ez diot esan". Gainera, esan duenez, bere familiarekin hitz egin ostean joan zen Londresera, Parot doktrina baliogabetzen zuten bitartean.

ANko Zigor Aretoko Lehen Sekzioa ari da epaitzen Troitiño. Fiskalak 11 urteko kartzela zigorra eskatu du harentzat.

Deklarazioan, Troitiñok abokatuaren galderei erantzun die soilik, eta ukatu du ETArekin harremanetan jarri, laguntza edo gomendiorik eskatu izana. Era berean, errefusatu du ETAk agiriak ere eman dizkionik Erresuma Batura joan ahal izateko.

"Ni ez naiz sekula harremanetan jarri, kalean nagoenetik, eta gaur egun ere ez dut kontakturik", esan du. "Egun on ere ez diot esan", baieztatu du.

Gaineratu duenez, berriz kartzela sartu behar zutela jakin zuenerako, bere alabaren etxean zegoen, Hendaian, eta ez zuen bere burua aurkeztu inor ez zelako bere bila joan. Gainera, ez zitzaion zentzuzkoa iruditzen -baieztatu du- kartzelan berriz sartzea zigorra beteta zuelako, izan ere, 2008an kalean egongo zen Parot doktrina ez baliote aplikatu

2011an kaleratu zuten Troitiño eta Erresuma Batura joan zen, ordutik han egon da, aurreko maiatzean Espainiaratu zuten arte.

Fiskaltzak Troitiño organizazio terrorista baten kide izatea eta delitua berriz egitea egotzi dio. Gainera, espetxera joateko zigorraz gain, 20 urteko erabateko gaitasungabetzea eta bost urteko zaintzapeko askatasuna ezartzea eskatu du.

Iazko maiatzean onartu zuen Erresuma Batuko Justiziak Troitiño Espainiaratzea, hiru urteko prozesuaren ostean.

Pablo Ruz De la Mata orduko fiskalaren Epaitegiko titularrak 2014an emandako atxilotzeko agindu bati esker lortu du estradizioa ANk. Orduan, ETAko kide izatea eta NANa faltsutzea leporatu zioten.

2012an atxilotu zuten Londresen, Auzitegi Nazionalak egindako lehen eskakizunari jarraituta. Horrezkero, kartzelan sartu zuten baina, 2013an Estrasburgoko Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzi eta gero, aske geratu zen berriz, Justizia britainiarrak estradizio eskaeraren nondik norakoak ezagutu nahi baitzituzten.

2014an atxilotu zuten berriz, Poliziak Ruzi erreguzko mandatua egitea eskatu eta gero, Troitiñoren Londreseko etxean ETAren agiriak agertu eta gero.

Fiskalaren arabera, Troitiño klandestinitatean murgildu zen, akats baten ondorioz 2011an aske geratu ostean, eta "ETA organizazio terroristarekin harremanetan jarri zen berriz, Espainiatik ihes egiten lagun ziezaion, bilatzeko eta atxilotzeko agindua eraginkortasunik gabe uzteko".

2011an aske geratu zenerako, 24 urte emanda zituen espetxean, baina 2017ra arte geratzea aurreikusita zegoen, Parot doktrina aplikatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena