Politika
EKITALDIA IRUNEN
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Torturarekin amaitzeko, atxilotuei egiten zaizkien galdeketa guztietan abokatuak egotea, komisaldegietako egonaldiak grabatzea eta inkomunikazioaren praktikarekin amaitzea eskatu dute.
Kalera kaleraren ekitaldia, gaur Irunen. Argazkia: EiTB
Gaur goizean torturaren kontrako ekitaldia egin du Irunen Kalera Kalerak, ezker abertzalearen torturaren kontrako ekimenak, eta bertan izan da Jose Schulman Argentinako Giza Eskubideen Ligako idazkari nagusia ere.
Ekitaldi horretan, torturak salatu dituztenen aitortza eta erreparazioa eskatu dute antolatzaileek. Antton Lopez Ruiz Kubati Kalera Kalerako bozeramaile eta ETAko preso ohiak esan du torturak "sistematikoki" erabili dituela Estatuak eta tortura izan dela aitortzeko eskatu die erakundeei, baita biktimentzako erreparazioa eta Zigor Kodearen errebisioa ere.
Tortura kasu gehiago egon ez daitezen bermeak ere eskatu ditu, eta horretarako, Amnistia Internazionalek ezartzen dituen arauak betetzeko eskatu du: atxilotuei egiten zaizkien galdeketa guztietan abokatuak egotea, komisaldegietako egonaldiak grabatzea eta inkomunikazioaren praktikarekin amaitzea eskatu dute.
Schulmanek esan du tortura "Gizateriaren kontrako delitua" dela, ez duela "aberri edo banderarik" eta ezin dela "ez preskribatu ez amnistiatu". "Tortura ez da arazo juridiko bat, eta euskal gizarte osoari eragiten dio, bere herritarrak torturatzen uzten duen herri bat desegin egiten baita" nabarmendu du. Horregatik, torturaren kontrako borroka "giza eskubideen alde eta torturarik gabeko nahiz horiek babestuko dituzten epailerik gabeko mundu baten alde" egitea dela gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa